Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Turbo Kid – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Atalak: Gore-a, Zientzia-fikzioa
Burua galtzeko moduko filma da Turbo Kid
Turbo Kid-en, etorkizuna 1997. urtea da; keinu sinple horren bidez, hasmenta-hasmentatik erakusten digu bere izaera film –erran dezagun deblauki– zoragarri honek, 80ko hamarkadako ekintza eta abenturako zinemari omenaldia baita: Mad Max-etik hais eta The Goonies-eraino, Indiana Jones edo Escape from New York filmetarik pasatuz, tarteka lehenagoko erreferentziaren bat harrapatzea posible bada ere, hala nola Soylent Green –ura jendea da!–. Horri guziari –soinu banda atzendu gabe–, gorea tonaka gehitu diote François Simard, Anouk Whissell eta Yoann-Karl Whissell zuzendariek. Bai eta oroimenean irauten duen gaizto horietariko bat ere, Zeus (Michael Ironside).
Pasarte batean, Apple neska-robota edo robot-neska (Laurence Leboeuf, –txalo bero bat, gainerako aktoreei eszena guziak ebasten baitizkie–) Turbo Kid izanen denaren etxera sartu delarik, zera erraten dio: “Hara, gauza coolen museo bat duzu hemen”. Turbo Kid, halere, erreferentzia zinematografikoen besta bada ere, ez da inolaz ere museoa, berezko bizia eta indarra duen filma baizik.
Apple to the rescue
Istorioa ez da bereziki konplikatua: basamortu postapokaliptiko batean bizi den mutiko batek (Munro Chambers) superheroi bihurtzeko ametsa beteko du, eta, bidenabarkoan, “bere neska” salbatuko du –mintzatzeko manera bat da, Applek ez baitu salbatuko duen inoren beharrik, aski gauza da bere burua defendatzeko– eta mendekua hartuko du aspaldian haren gurasoak hil zituen gaiztoaren gainean. Bitartean, elkarrizketa gogoangarriak adituko ditugu –“Gizon batek ez daki ausarta den, ausarta dela erakusteko aukera ailegatzen zaion artio –Egia da hori? –Ez, baina esaldi polita da”; begi baten eta esku baten inguruko txisteekin irri eginen dugu; eta aukera izanen dugu bizikleta baten erabilera berezia ikusteko, bertzeak bertze.
Ikonografia gogoangarria
Parodia zerbaiti –film bati, estilo bati, genero bati– irri egitea da, zerbait horren arauak erabiliz eta makurtuz. Baina eredu baten arauetarik abiatuta egiten den lana ere parodia da, eta zentzu honetan da parodia Turbo Kid: irri egiten dugun bitartean, zinema mota bati maitasuna ari gara adierazten.
Filmaren neurriko gaizto neurrigabea: Michael Ironside
Han-hemenka irakurri dut film honek akatsak badituela –konparaziorako, tarteka mantsoegia dela, edo Appleren eta Turbo Kiden arteko amodiozko istorioa ez dela ongi garatua–. Baliteke hala izatea; nik, halere, denak barkatzen dizkiot, Turbo Kidek 80ko hamarkadako zinema maite duen bezala, guk ere Turbo Kid maite baitugu orain.
Zuzendariak: François Simard, Anouk Whissell, Yann-Karl Whissell
Gidoilariak: François Simard, Anouk Whissell, Yann-Karl Whissell
Aktoreak: Munro Chambers, Laurence Leboeuf, Michael Ironside, Aaron Jeffery
Herrialdea: Kanada / AEB / Zelanda Berria
Urtea: 2015