Odolaren mintzoa
Hasiera » Gore-a » 31
Ots09 0

31

Atalak: Gore-a, Slasher

Arrunt gaiztoa naiz

Arrunt gaiztoa naiz

Infernuan, krispetak guziei gustatzen zaizkie. Horrela akitzen du bere diskurtsoa Doom-headek, 31ko gaiztoetan gaiztoenak, filmaren hasmentan. Beraz, pentsatu behar genuke pop kulturaren gaineko hausnarketaren bat eskaintzen duen film bat ikusteko zorian gaudela. Eta bai, horrelako zerbait bada, zeren Rob Zombieren pelikula honetan zera ikusiko baitugu, zenbait aberaskumeren plazererako, ero psikopata sadiko batzuk amorru nihilistaz bortz lagun nola masakratzen dituzten. Reality show bat, alegia.

Ados, beraz; gogoeta egina dago, eta, ñabardura guziak ongi uler ditzagun, arestian aipatu aberats horiek Frantziako aristokratak balira bezala daude ez dakit beztituak edo mozorrotuak – Stanley Kubricken Eyes Wide Shut filmean bezala, edo, berriki, Ben Wheatlyren High-Rise filmeko bestan bezala. Galdera da, horretaz aparte, film interesgarria ote den.

Joko honetan norbaitek min hartuko du hondarrean

Joko honetan norbaitek min hartuko du hondarrean

Han-hemenka irakurri ditudan iruzkinetan behin baino gehiagotan irakurri dut film hau gustuko izateko, Rob Zombieren unibertsoa –oro har– gustuko izan behar duzula. Unibertso horretan, Zombieren izar iheskorra gustatzen zait bereziki, Salemgo jaunak alegia; The devil’s rejects-ek, ordea, hotz utzi ninduen, eta 31 gehiago lerratzen da azken honen aldera, hartara baino. Alta bada, ez du osagai erakargarririk falta, baina une jakin batetik aitzinat, errepikakor bihurtzen da. Pertsonaiak ez daude ongi garatuak, eta banan-banan hiltzen ikusiko ditugu, gauza handirik sentitu gabe –gizakienganako elkartasun orokor batetik haratago, erran nahi baita–. Aski joko mekanikoa bilakatzen da begi aitzinean duguna: slasher bati dagokion bezala, pertsonaiak manera ez hain irudimentsuetan eroriz joanen dira, hondarrean neska bat –Charly, Shiri Moon Zombie alegia– gelditu artio. Hura salbatuko zela apustu segurua zen, bortz lagunen artean nor izanen zen hiltzen lehena bezain segurua bederen. Enfin, nik gehiago espero nuen film honetatik.

Argi gera bedi: ez naiz erraten ari pelikula txarra denik. Baina momentu batzuk kenduta, nahiko slasher konbentzionala da. Ikuslea ez da aspertuko naski, baina ez da memorian luze iraunen duen filma. Ez nirean, behinik behin.

Zuzendaria: Rob Zombie

Gidoilaria: Rob Zombie

Aktoreak: Sheri Moon Zombie, Jeff Daniel Phillips, Lawrence Hilton-Jacob, Meg Foster, Kevin Jackson, Malcolm McDowell, Richard Brake

Herrialdea: AEB

Urtea: 2016

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA