Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa » Hereditary
Uzt04 2

Hereditary

Atalak: Beldurrezkoa

Ez duzu erre urrinik sumatzen?

Ez duzu erre urrinik sumatzen?

Noizbait norbaitek liburu bat idatzi behar luke beldurrezko zinemaren eta kritika orokorraren arteko harremana aztertzeko. Eta, beharbada, argituko luke genero horretako zenbait filmek zergatik bereganatzen duten bertzenaz beldurra edo fantasia bereziki maite ez duten kritikarien arreta, hauek urteko film onentzat jotzeraino. Ari Asterrek zuzendutako Hereditary filma genuek horren adibide.

Non begiratu, hantxe iritzi onak –edo arras onak– bertzerik ez du aurkituko irakurleak: Twitterren, Letterboxd-en, irratian, blogetan… Eta are harrigarriagoa dena: genero zinemazale anitz ere ari dira film horri gorazarre egiten, eta azpimarratzen hainbat unetan izua eragiten diola ikusleari –filmak baditu benetan memento beldurgarri batzuk idatzi du Twitterren nork eta Josemi Beltranek–.

Naturaz gaindiko gauzak ikusten ari naiz. Ez, broma da.

Naturaz gaindiko gauzak ikusten ari naiz. Ez, broma da.

Gaia laburbiltze aldera, funtsean, bi galdera ditugu egin beharrak: film ona ote da Hereditary? Eta: beldurrezko film ona ote da Hereditary? Blog honetan arrunt alferrak garenez, biei erantzun bakarrarekin erantzunen diegu: ez. Gidoiak ez du ez buru ez buztan, zuzendariak penagarriki desaprobetxatzen ditu izua edo giro asaldagarria sortzen ahalko zuketen osagai guziak –etxea, maketak, bilobaren eta amatxiren arteko harremana, ametsak–, eta aktore onak bilatu ditu nonbait haien gaitasunaz ez baliatzeko.

Istorioa zein den? Filmeko sekreturik zapuztu gabe, erran dezagun hasmentan iduri duela mamuak ikustera joan garela zinema aretora, baina gidoia sortzeko prozesuan, uneren batean gidoilariek erabaki zutela hobe zela Roman Polanskiren Rosemary’s Baby (Rosemaryren ninia) gaizki plagiatuz satanismoaren inguruko mordoilo bat sartzea. Bide hori hartuta, ez zuten naski originalak izateko inolako premiarik sentitu, eta argazki batzuk –zeinak erritual sataniko baten froga grafikoa izan baitaitezke, jakina, baina baita drogak protagonismo handiegia hartu duen jubilatuen bidaia baten oroigarri ere– eta liburu bat sartuta konpondu dute problema. Bereziki irri-emangarria edo iraingarria –nondik begiratzen zaion– da liburuarena: misterioa argitzeko egin beharreko guzia zen kutxa bat hartu, gain-gainean zegoen lehen liburua ireki eta ateratzen den lehen paragrafoa irakurri. Liburu guti izatearen abantailak, dudarik gabe.

Gaiztoa zara, Muriel

Gaiztoa zara, Muriel

Musika, berriz, ongi dago: eta deus gertatzen ari den bitartean eginahal guziak egiten ditu giro misteriotsu, aztoragarri, asaldagarria sortzeko. Halere, musika horren harira zerbati noizbait –behin izan balitz ere–, nik uste dut ikusleak eskertuko zukeela.

A, ez dut oraindik aipatu: bi ordu baino gehiago irauten du filmak. Baten batek erranen du slow burner bat dela, bere materiala emeki erretzen duen filma, baina horretarako su pixka bat, pindar bat nonbait, beharko zukeen Ari Asterren film honek.

Harrigarria da, beraz, lan honek osatu duen kontsentsua: urteko film onena, dagoeneko; eta film “normal” onena ez bada, beldurrezko film onenetarik, dudarik gabe. Egun batzuetan, arrunt bakarrik sentitzen naiz.

Zuzendaria: Ari Aster

Gidoilaria: Ari Aster

Aktoreak: Toni Collette, Gabriel Byrne, Alex Wolff, Milly Shapiro.

Herrialdea: AEB

Urtea: 2018

2 Iruzkin

  1. Gintonic | 2018-07-12 at 8:40

    Bazen garaia film honi buruzko iruzkin errealistak ikusteko! Toni COletteren lana kenduta, eta agian fotografia ere bai, gainerako guztia txerriei botatzeko modukoa da.

    Reply
  2. Gintonic | 2018-07-12 at 8:45

    Ez zaude bakarrik!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA