Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Doctor Sleep
Atalak: Beldurrezkoa
Mezu bat utzi dizute
Bi ordu eta erdi irauten duenez, bi film kabitu dira Mike Flanaganek zuzendutako Doctor Sleep honetan. Lehena beldurrezko filma da, eta zera erakusten digu, The Shining-eko haurrak, Dan Torrancek, Stanley Kubricken film hartako hoteleko mamuak oraindik segika dituela. Alta bada, lehen minutuetan Torrance gazteak ikasiko du mamu horiek menderatzen; hurrengo eszenan, Ewan McGregorren aurpegia duen heldua bihurtuta agertuko zaigu Dan Torrance, eta orduantxe hasiko da bigarren filma.
Bigarren filma hasteak, halere, ez du erran nahi lehendabiziko filma hor akitzen denik; izan ere, Doctor Sleepeko hondarreko minutuak ailegatu artio ez da akituko. Akabera aldera, Dan Torrancek erabakiko du problematxo bat konponduko badu, aita eroarazi zuen hotel hartara bueltatzea dela bide bakarra. Filma ikusita, argudioa zigarroak biltzeko papera bezain sendoa da, eta, gidoilariari onartzekotan, eginahal txiki bat egin beharko du ikusleak. Erran nahi baita hotel hartara itzultzea bide bakarra dela, bollera bide bakarra den bezalaxe: pentsatzen hasiz gero, segur aski bertze bide batzuk bururatuko litzaizkiguke, baina, tira, asmoa zein den ulertzen dugu, nora eraman nahi gaituzten badakigu eta, filmean bederen, hara joateko prest ez ezik, kontent ere bagaude. Zeren hemen Stanley Kubrick eta haren The Shining omentzea da asmoa; horretarako hotelera joan behar dute, preziso, gure protagonistek. Lehendabiziko filma, beraz, hasmentako eta akaberako minutuetan gertatzen da, eta The Shining du mintzagai. Izena paratzekotan, Stanley hoberena zara paratuko genioke (edo Kubrik maite zaitugu, edo Gurtu dezagun Stanley Kubrick).
Zenbaitetan hildakoak ikust…, e, hori bertze film batekoa da, ezta?
Bigarren filma thriller bat da, genero superheroikoaren ukitu batzuekin. James Whale-ren Frankensteini egindako omenaldi ezin ederrago batekin hasten da –filmak bertze baliorik ez balu ere, omenaldi horrek pelikula osoa irenstea justifikatuko luke, nire uste harroan–, eta jendearen arimak elikagai dituen banpiro moduko talde baten balentriak kontatzen ditu. Baina ez edonoren arimak, aizue, bakarrik botereak dituen jendearen arimak, distira –shining– duenarenak, Dan Torrancek izan zuen eta duen bezala. Arima banpiroak aski gosetuak dabiltzan honetan –horrelako jendea bilatzea ez baita erraza–, hara non Abra Stone (Kylieg Curran) gaztearen berri izan duten, sekulan ikusi dituzten botere –eta, beraz, proteina eta bitamina espiritual– handienak dituen neska. Zeina, bide batez erran dezagun, Dan Torranceren laguna baita. Eta horra hor bi filmen arteko lotura.
Aurtengo omenaldi ederrena
Bi ordu eta erdietan, beraz, beldurretik naturaz gaindiko abenturetara pasatuko gara, eta, akaberan, berriz ere beldurrera bueltatuko, Dan eta Abra elkarrekin pasabide huts eta luzez beteriko hotel ezagun horretara joaten direnean. Bitartean, beharrezkoak ez diren gauza batzuk ere gertatzen dira, filmari kalterik egin gabe mozten ahalko zirenak, baina, auskalo zergatik, zuzendariak hor utzi dituenak. Errate baterako, izenburua azaltzen duen azpitrama guzia sobera dago.
Mike Flanagan zertan ari den badakien zuzendaria da, eta aktore onak aukeratu ditu Logale Doktorea filmatzeko. Goitiko lerroetako kritikak kritika eta ironiak ironia, arratsalde bat pasatzeko hautu aise makurragoak egiten ahal dira, film hau ikustea baino. Egia barnean dituen bi filmen arteko lotura estuagoa eta sendoagoa izan litekeela; egia da ekarpen berezirik egiten ez duten pasarte batzuk baztertzeak on eginen ziokeela filmari; eta egia da, hondarrean, beldurrezko filma izateko ez duela beldur handiegirik ematen. Hala eta guziz ere, kontuan hartuta bi itzal erraldoiren pean –Stanley Kubrickena eta Stephen Kingena– ibili behar izan duela Flanaganek, ez da hain gaizki moldatu. Ospe eta arrakasta kritiko handiagoa izan duten bertze film batzuk –Midsommar aditu dut hor nonbait? Us? Under the Silver Lake?– baino dezente hobea baita.
Zuzendaria: Mike Flanagan.
Gidoilariak: Mike Flanagan, Stephen Kingen nobela batean oinarritua.
Aktoreak: Ewan McGregor, Rebecca Ferguson, Kyliegh Curran, Emily Alyn Lind
Herrialdea: AEB eta Erresuma Batua
Urtea: 2019