Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa » Gretel & Hansel
Abu10 0

Gretel & Hansel

Atalak: Beldurrezkoa

Nork itzali du argia?

Nork itzali du argia?

Interneten Oswood Perkins-en Gretel & Hansel filmaren kritikaren bat bilatuz gero, ez da zaila aurkitzea forma edukiaren gainetik lehenesten duen pelikula dela dioenik, edo estiloa funtsaren gainetik. Ni ados nago, edo ados nengoke, komentario horrek zenbaitetan kutsu negatiboa ez balu, erran nahiko balu bezala filma mantsoegia eta, hortaz, aspergarria dela.

 

Itxuraz, filmak hiru pertsonaia nagusi ditu: Gretel (Sophia Lillis), Hansel (Samuel Leakey) eta sorgina (Alice Krige), baina bertze hiru edo lau gehitu beharko genituzke: basoa, sorginaren etxea, musika eta itzal-argiak. Zeren bai, estetika izigarri zaindua baitago film honetan, eta plano bakoitzean argiak eta itzalak milimetrikoki daude neurtuak. Neurtuak, bistan da, ikuslearen gozamenerako, baina baita haren beldurrerako ere: basoan ageri diren siluetak, xuxurlaka aditzen diren bozak, sorginaren etxeko ilunpeko pasabideak, osagai guziak ikuslearengan ezinegona sortzeko daude kokatuak. Filmen batekin konparatzekotan, Robert Eggers-en 2015eko The Witch: A New-England Folktale lanarekin konparatu behako genuke, aitortuta betiere Eggersena tarteka bai zela aspergarri samarra, ez zuela Perkinsenak bezainbertzeko beldurrik sortzen eta, segur aski, Gretel & Hansel-ek ez duela The Witch-ek izan zuen arrakasta kritikorik izanen. Horren ordez kultuko film bilakatuko da urte batzuen buruan? Batek daki.

 

Basoa

Basoa

 

Forma lehenesten duen filma izanda ere, Gretel & Hansel-ek badu zer errana. Izenburutik beretik hasita: Gretel eta Hansel, Grimm anaien Hansel eta Gretelen ordez. Izan ere, Gretel baita protagonista nagusia film honetan. Anaia txikia herrestan daramalarik ihes egin nahi duen nerabe arduratsu, haserre eta mesfidatia izatetik, Gretel nola pasatzen den bere buruaren jabe den emaztekia izatera kontatzen digu filmak, eta prozesu horretan sorginarekin izandako esperientzia funtsezkoa da. Hansel, berriz, egurra mozten ikastea bertze kezkarik ez duen mutiko xaloa da, txikia delako, bai, baina baita beti Gretelen zaintzapean egotea espero duelako ere. Sorginarengandik nola ihes egin zuten ikasi nahi baldin baduzue, ikusi Gretel & Hansel, film ederra baita, zinez gomendagarria.

 

Zuzendaria: Oswood Perkins

Gidoilaria: Rob Hayes

Aktoreak: Sophia Lillis, Samuel Leaky, Alice Krige, Jessica de Gouw

Herrialdea: AEB / Kanada / Irlanda / Hegoafrika

Urtea: 2020

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA