Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Ahí va el diablo
Atalak: Beldurrezkoa
Laura Caro, filmak duen gauzarik onena, dudarik gabe
Pena izaten da, zenbaitetan, ikustea film batek istorio on bat kontatzeko osagai guziak dituela eta, hala eta guziz ere, porrot egiten duela. Horrelako zerbait gertatzen zaio 2012an Adrián García Borglianok zuzenduriko Ahí va el diablo film mexikarrari. Kontatzen duen istorioa bereziki originala ez izan arren, filma interesgarriago bihur zezaketen elementuak hor daude: aktore –niretako bederen– ezezagunak eta Hollywoodeko ohiko estereotipo glamurosotik urrunak eta, hortaz, istorioari errealismo handiagoa ematen diotenak; paisaia lehor eta gogorra; 70eko hamarkadako beldurrezko filmak gogora ekartzen dituzten estetika eta bortizkeria… Haatik, pelikulak, txarra izan gabe, ez die osagai horiei atera behar zien zuku guzia ateratzen asmatzen.
Istorioa sinplea da: familia bat –senar-emazteak eta bi seme-alabak– arratsalde pasa joan dira bere bizilekutik hurbil dagoen herri batera. Umeek –nerabeak, umeak baino gehiago, batez ere alaba– ondoko mendixkara joateko baimena eskatu diete gurasoei; amak, Solek (Laura Caro), baietz erran die, aitak, Felixek (Francisco Barreiro), biak elkarrekin egoteko tarte bat izatea eskertuko duelakoan. Jakina, umeak, Sara (Michel García) eta Adolfo (Alan Martínez), galdu eginen dira bere inguruan kondaira ilun bat duen mendixka horretan. Gaua desagerturik eman ondotik, poliziak aurkitu eginen ditu, baina iduri du aldatuta bueltatu direla.
Ezetz begiekin hau egin!
Goitiko paragrafoan azaldutakoari izenburuak dioena gehitzen badiogu, aise asmatzen ahal dugu zer etorriko den ondotik. Baina, zoritxarrez, filma film hobea izateko aukera guziak hondatzen tematuko da. Adibidez, erdialdean krimen izugarri odoltsua izanen dugu; horrek, alde onean, gore pixka bat ekarri dio pelikulari, baina, alde txarrean, alferrikako azpitrama bat, manera absurdoan gainantzezten duen detektibe batekin. Edo hor ditugu, bertze adibide bat emate aldera, bi seme-alabak, etxera itzuli ondotik beldurra sortu behar zutenak; horren ordez, isilik egotea eta telebista begira gurasoei ez erantzutea da haien zeregin bakarra: ikusleak, nonbait, onartu behar du nerabeen ohiko portaera hori deabruak hartua egotearen seinale dela. Pertsonaien arteko harremanak ere ez daude sobera ongi garatuak, nahiz eta egoerak senar-emazteen artean pizten duen gatazka nahiko interesgarria den.
Norbait erail ondotik ez da dutxa bat hartzea bezalakorik
Filma, nolanahi ere, ez da aspergarria, eta ikuslea beti entretenitzen ahal da pentsatuz zer-nolako filma izan zitekeen Hor doa deabrua hau, filmean gertatzen diren fenomeno arraroak arraroagoak eta beldurgarriagoak izan balira edo, beharbada, zuzendariak fenomeno horiei itxura beldurgarriagoa emateko sosa izan balu. Akabera, bederen, ez da zoriontsua. Dena ez da txarra film honetan.
Zuzendaria: Adrián García Bogliano
Gidoilaria: Adrián García Bogliano
Aktoreak: Laura Caro, Francisco Barreiro, Alan Martínez, Michele García
Herrialdea: Mexiko
Urtea: 2012