Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Irati
Atalak: Donostiako Zinemaldia, Fantastikoa
Irati naiz. Eta haserre nago.
Irati albiste ona da zinema fantastikoa maite dugunondako, batez ere zinema mota hori euskaraz ere ikusi nahi genukeenondako. Ez dut erranen euskal zinemarako, zeren euskal zinema egiten baita bertzenaz ere, baina euskal zinemarako ere bai, haren zakua gurean arrunt ohikoak ez diren osagaiekin gizentzera etorri baita Paul Urkijoren filma. Tira, egia da, generoari dagokionez, oraingoan zuzendaria gehiago lerratu dela fantastikora beldur aldera baino, eta egia da, orobat, zenbaitek benetan izua eragiten duen film bat noizbait euskaraz sortzea nahiko genukeela. Baina hori, bistan dena, gure problema da, ez Urkijorena.
Hori erranda: gustatu zait Irati? Bada, bai. Eta ez da meritu makala, espektatibak arrunt goitian nituela joan bainintzen ikustera Donostiako Victoria Eugenia aretora. Baina, ororen gainetik, lehen minutuak gustatu zaizkit: Eneko Enekezen kontsulta antzinako erlijio apez Luxarekin; Eneko Enekezen paktua Marirekin; Eneko Enekez semeari agur erraten eta gero batailara abiatzen, maite duen guzia gibelean utzi behar duela eta hiltzera doala dakienaren zama bizkar gainean daramala; eta, ondotik, bataila bera. Irudiak, giroa, ekaitz aitzineko tentsio dramatikoa, eta, batez ere Iñigo Aranbarri (Eneko Enekez gorpuzten duena) aktorearen lana. Film osoan ez duzue harena baino antzezpen hoberik ikusiko, doitasun eta bizitasun handiagokorik: begirada batez adierazten baititu herioa aurkitzera doan gizonaren zama, oinordekoari ibarra babesteko agintzen dion buruzagiaren ardura eta semeari agur erraten ari zaion aitaren larria.
Begi horiek…
Irati filmari zerbait leporatzekotan, beraz, lehen hamar-hamabortz minutuetan langa altuegi paratu izana leporatuko nioke; haren aldean, geroago etortzen denak, ona izanda ere, maila apalxeagokoa iduri du. Istorioak aise harrapatzen du ikuslea, interesgarria baita, baina, aldi berean, erritmoa mantsotu egiten da eta, batez ere, antzinako baskoien historia ikusteak eskatzen bide duen solemnitate eta seriotasuna arinduko zitukeen umore pixka bat falta du filmak. Uste dut film osoan ez dela irribarre bat bera ere. Pertsonaiak beren pisu historikoaren kaiolan daude harrapaturik eta, ondorioz, aurpegian ikusten diegun adierazpena ez da anitz aldatzen: seriotasuna, kasik haserrea, da nagusi. Irudipena dut aktore zuzendaritzak egin duela huts, neurri batean, zeren filmak Euskal Herriko aktore onenak biltzen baditu ere –Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu, Ramon Agirre…–, haien lana zurrun samarra da batzuetan, eta kosta egiten da figura historikoak baino gehiago hezur-haragizko pertsonak direla sinestea.
Iduri du azkenean eguzkia aterako dela.
Arrakasta handia izaten ari da Urkijo Irati bere bigarren film honekin, segur aski 2017ko Errementari-rekin izan zuena baino handiagoa. Filmaren kalitateari gehitu behar zaio zuzendariak airean dagoen tekla bat sakatzen asmatu duela, gure iraganarekiko interesaren tekla hain zuzen ere: baskoiak, kristautasunaren eta antzinako sinesmen zaharreko arteko lehia, pertsonaia mitologikoak, erakarmen handiko osagaiak dira inondik ere. Nik –baina sekulan ez zait tenoreari dagokion alde onean egotea tokatzen–, bere akabera infantilizatuegia eta guzi, Errementari nahiago izan nuen Irati baino, hain zuzen ere beldurrezko zinematik gehiago zuela fantasia epikotik baino, baina Iratirekin ere zer gozatua izan dut. Nolanahi ere, eskertzekoa da Paulo Urkijo bezalako zuzendari bat euskal zineman agertu izana. Dagoeneko bere hirugarren film luzearen esperoan nago.
Zuzendaria: Paulo Urkijo
Gidoilaria: Paulo Urkijo
Aktoreak: Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Elena Uriz, Kepa Errasti, Nagore Aranburu, Ramon Agirre, Iñigo Aranbarri.
Herrialdea: Euskal Herria.
Urtea: 2022.