Odolaren mintzoa
Hasiera » Drama
Urr17 0

The Innocents (Errugabeak)

Posted in Beldurrezkoa, Drama

Txioka aritzeko balio duen sare sozial batean hainbat komentario ikusiak nituen, hala nola “ortzirale honetan estreinatu duten filmik trinko eta asaldagarriena”, edo “dagoeneko aurtengo nire beldurrezko film gogokoena”, eta –behin baino gehiagotan– bertze izenondo batzuekin batera espeluznante solasa agertzen zitzaidan –erdarazko txioez ari naiz–, Elhuyarrek “ikaragarri” gisa bihurtzen duena euskarara. Itzulpena ezin hobeki heldu zait, gure hizkuntzan ikaragarriari bertze...

Read More
Abu06 0

The Lodge

Posted in Beldurrezkoa, Drama, Sailkatugabeak, Suspentsea

Erdipurdiko film bat –ez ezazue nahasi, faborez, film txar batekin eta are gutiago hain-da-txarra-ona-baita film motarekin– baino aise makurragoa da arrakasta kritikoa izan duen erdipurdiko film bat. Hura ikusi eta atzendu egiten dugu, baina hau bere eragina hedatzen eta onak izan zitezkeen pelikulak hondatzen tematzen da.   Adibidez: nolakoa izanen litzateke Severin Fiala eta Veronika Franz zuzendari austriarren Ich seh, ich seh 2014ko film bikaina Ari Asterren Hereditary (2018)...

Read More
Urr29 0

Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)

Posted in Drama, Zonbiak

El Hoyok ez bezala, akabera baino aise lehenago dezepzionatzen du Little Monsters film australiarrak, nahiko ongi hasten den arren. Nonbait gidoi sentimentalak automatikoki ekoizteko makina bat existituko balitz, film honen istorioa sortuko luke. Dave (Alexander England) gazte arduragabe eta berekoia da. Neska-lagunak etxetik kanporatuta, arrebaren etxean bizi da orain. Hori dela-eta, ilobaren irakaslea, Miss Caroline (Lupita Nyong’o), ezagutu eta harekin maitemin…, zera, larrua jo...

Read More
Urr13 0

Joker

Posted in Drama

Martin Scorseseren ahotik ikasi dugu Marveleko filmak ez direla zinema. DCkoak? Ezta ere, segur aski. Uste izatekoa baita superheroiei buruzko filmak zituela jomugan, oro har, ez bakarrik Marvelekoak, baina goi mailan dabilen bat ez da alferrikako xehetasun horietan galduko. Beharbada horregatik erabaki zuen Jokerreko ekoizlea ez izatea. Nolanahi ere, Todd Phillips-ek zuzenduriko filmean, akabera artio ez dugu DCko logorik ikusiko (nahiz eta The Lego Batman Movieko hasmentako boz ilun eta...

Read More
Ira24 0

Possum

Posted in Beldurrezkoa, Drama

The IT Crowd baino lehen, Garth Marenghi’s Fright Knight izan zen, Richard Ayoadek (alegia IT Crowdeko Moss-ek) Matthew Holness-ekin batera idatzi zuen telesaila. Beldurrezko saioen parodia zen Garth Marenghi, umoretsua beraz, baina bere garaian ez omen zuen arrakasta handirik lortu. Harrezkeroztik, film batzuk ere egin ditu Holnessek; Possum haren hirugarren film luzea da, baina horretan ez dugu umore arrastorik aurkituko. Susto handirik ere ez, nahiz eta inoizko txotxongilo izugarrienetarik...

Read More
Ira11 1

Heavy metalari buruzko bi film eta hiru dokumental (II): Lords of Chaos

Posted in Drama, Gore-a

Metalhead filmaren akaberan, hiru gazte ailegatu dira Oslotik Herari bisita egitera, honek igorri zien demoak erakarrita. Batek egin du aurkezpena: “Øystein dut izena, eta hauek dira Yngve eta Pal Ole”. Beren disketxea dute Oslon, ttikia baina arras cool-a omen dena. Musika talde bat ere osatu dute, baina haren izenik ez dute aipatu. Zaleak, halere, aise ezagutuko du omenaldia: Øysteinek Øystein Aarseth –Euronymous goitizenez– Mayhem taldearen sortzaileari egiten dio...

Read More
Abu31 0

Heavy metalari buruzko bi film eta hiru dokumental (I): Metalhead

Posted in Drama

“Niretako, [K. K.] Downing eta [Glenn] Tipton dira inoizko gitarra jotzaile bikote hoberena. Eta [Rob] Halford jainkoa da. Heavy metaleko jainko bat. Orain heldu da. Entzun ezazu. Soinu hau… Sabbath, Purple eta Zeppelin oinarri horretarik sortu ziren”. Horrela leziatzen du Hera-k, gure filmeko protagonistak, herrira apez etorri berria –metalzalea bera ere–, autoko kasetean –1992an gertatzen da istorioa– Judas Priesten Victim of Changes (Aldaketen biktima) kanta aditzen...

Read More

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA