The Lords of Salem
Rob Zombie-ren The Lords of Salem-ek ez du ez susto merkerik, ez munstro gogoangarririk, ezta ia-ia gorerik ere. Bere borzgarren film hau egiteko, zuzendariak giroan paratu du arreta, estilo bisualean eta soinu-banda, pertsonaia nagusiaren hondoratze psikologiko progresiboa erakusteko. Droga berriki gibelean utzita, Heidi Hawthorne (Sheri Moon Zombie) musika saio batez arduratzen da Salemgo irrati batean, Herman Salvadorrekin (Jeffrey Daniel Phillips) eta Herman Jacksonekin (Ken Foree)...
Read MoreMunduaren akabera
Aurten bai, aurten, hondarrekoz, Argiari esker –Gorka Bereziartua, mila esker anitz– Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean izan naiz, eta, beraz, Edgar Wright-en azken filma –The World’s End (2013)– ikusteko parada izan nuen (filma dagoeneko iritsia da zinema aretoetara, eta teorian, blog honetan “aretoetara ailegatzen ez diren filmak” komentatu behar nituen; baina, hain zuzen ere, horretarako ezarri nuen arau hori, noizbait hautsi ahal izateko). Eta gozatu...
Read MoreArrosa, loto-lorea
Jatorrizko bertsioan, koreeraz alegia, filmak hala (omen) du izena: Arrosa, loto-lorea, eta Arrosa eta loto-lorea tituluko ipuin tradizionalean dago oinarritua. Ea zer kontatzen duen ipuin horrek? Bada, bi ahizparen istorioa. Naski horregatik hautatu zuten izenburu hori nazioarteko bertsiorako: A tale of two sisters, gure auzo erdaretan laburbildua (eta nafartua) izan zena: 2 hermanas / 2 soeurs. Kim Jee-Woonen lehen filma, The Quiet Family (1998), komedia beltz bat izan zen (geroago,...
Read MoreThe ABCs of death
Hainbat zuzendariren artean egindako filmak ez dira gauza berria (hortxe dugu, errate baterako, 1983ko Twilight Zone: The Movie, lau film egile –Joe Dante, John Landis, George Miller eta Steven Spielberg– bildu zituena), baina iduri luke azken bolada honetan modan jartzen ari dela berriz ere. Istorio laburrez osaturiko film mota horretako bi adibide inportante izan ditugu berriki, The Theatre Bizarre (2011) eta V/H/S (2012); azken honen bigarren zatia, gainera, martxan da. Atalka...
Read MoreGrabbers
Jon Wright Grabbers komedia da; are gehiago, zenbait iruzkinen arabera, irri-ajataka aritzeko moduko komedia. Irlandaren eta Britainia Handiaren artean ekoizturiko filma denez, Edgar Wright-en Shaun of the dead-ekin konparatzen dute nire DVDren azalean. Egia erran, ez nago sobera ados ez batarekin ez bertzearekin. Bai, komedia da, komedia duina, baina niri irribarre batzuk baizik ez dizkit aterarazi: ez naiz aspertu, filmak nire arreta bereganatu du, baina ez dut algararik bota. Eta...
Read MoreMacabre, edo Indonesiatik heldu den zinema
Lagun talde bat, autostop-egile arraro samar bat, baso bazterreko etxe bakartu bat, bere dietan giza-haragiari lehentasuna ematen dion familia bat, motozerra erabiltzen trebea den seme gizen nazkagarria: osagai horiek aipatu, eta jenerozale anitzi Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre (1974) etorriko zaio burura. Beraz, Macabre-k ere osagai horiek guziak biltzen dituela kontuan hartuta, ez da harritzekoa kritiko batek baino gehiagok “Indonesiako Texaseko triskantza” izendatu izana....
Read MoreAmerican Mary
American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska...
Read MoreExecutive koala
Neoculto liburu argitaratu berrian, Ángel Salak dio kultuko filmak sortzea dela Japoniako zenbait zuzendariren espezialitatea, atzerriko merkatuari begira betiere. Haiengandik zer film mota (eta zer xelebrekeria klase) espero dugun, huraxe ematen digute film-egile batzuek. Salak bi izen aipatzen ditu: Yoshihiro Nishimura eta Noburo Iguchi. Minoru Kawasakiren izena, ordea, ez da haren zerrendan ageri, ezta –nik dakidala– liburu osoan ere. Alta, Kawasakiren filmek kultuko bihurtzeko bokazio...
Read MoreExcision
Mad Movies aldizkarian (zine fantastikoaren zalearen biblian, alegia), arras iruzkin txarra egin zioten Excision-i, 2012ko Cannes zinemaldian ikusitako filmei eskainitako orrialdeetan (254. zenbakian): “prétentieux”, “incohérent dans sa caractérisation”, “désespérément répétitif”, “inoffensif, pour ne pas dire antipathique”. Komentarioak harritu egin ninduen: trailerra ikusia nuen Interneten, eta Richard Bates Jr. zuzendariaren lehen lan hau ikusteko irrikan nengoen,...
Read MoreLivide
Egia da Julien Mauryk eta Alexandre Bustillok bide berritik jo dutela Livide –beren bigarren filma– egiteko tenorean. Lehendabizikoan (À l’intérieur, dagoeneko komentatua blog honetan), istorioa hasi eta hogei bat minutura odol-besta basa ematen zitzaion ikusleari, filmaren akabera artio in crescendo zihoana. Livide-n, astia hartu dute zuzendariek giro egokia sortzeko, bai eta pertsonaia nagusiak eta haien motibazioak aurkezteko ere. Baina, neurri batean, filmaren bigarren zatian,...
Read More
Iruzkin berriak