The Lodge
Erdipurdiko film bat –ez ezazue nahasi, faborez, film txar batekin eta are gutiago hain-da-txarra-ona-baita film motarekin– baino aise makurragoa da arrakasta kritikoa izan duen erdipurdiko film bat. Hura ikusi eta atzendu egiten dugu, baina hau bere eragina hedatzen eta onak izan zitezkeen pelikulak hondatzen tematzen da. Adibidez: nolakoa izanen litzateke Severin Fiala eta Veronika Franz zuzendari austriarren Ich seh, ich seh 2014ko film bikaina Ari Asterren Hereditary (2018)...
Read More2019ko hamar film gomendagarri
Telefonoan dudan aplikazio batek erran dit 2019an 191 film ikusi ditudala – bertze aplikazio batek zenbat komiki erosi ditudan gaztigatu dit, baina zenbaki hori ez dut hemen paratuko–. 191: gaizki, beraz, zenbaki bakoitiak gorroto ditudalako eta ohartu orduko zifra hori “kasik berrehun” bihurtuko delako, “kasik” guziek dakarten frustrazioarekin. Ikusi ditudan kasik berrehun horietarik ez dakit zehazki zenbat izan diren 2019koak eta zenbat bertze urte batzuetakoak....
Read MoreSesión salvaje (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)
Sesión salvaje paratu ziguten azaroaren 1ean, ortzilarean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Paco Limonek eta Julio César Sanchezek zuzendua, Sesión salvaje 60ko hamarkadatik Miró legea onartu artio Espainian egin zen genero zinema edo zinema popularra –solasa zilegi bazait– aldarrikatzen duen dokumentala da. Horretarako, orduko protagonista batzuei –Eugenio Martin, Carmen Carrión, Lone Fleming, Jordi Grau, Loreta Tovar, Mariano Ozores, Fernando Esteso– eta zinema hura ikusi eta...
Read MoreGreen room (Kamerinoa)
Ain’t Rights talde punka arrakasta gutiko jira batean dabil; edo, bederen, aberastuko ez duen jira batean: tarteka, taldekideek gasolina ebasten dute han-hemenka, aitzinat segitu ahal izateko. Bereziki gaizki aterako den kontzertu baten ondotik, antolatzaileari oldartuko zaizkio taldeko lau kideak (Pat –Anton Yelchin–, Reece –Joe Cole–, Sam –Alia Shawkat– eta Tiger –Callum Turner–) eta haietariko batek hura lepotik hartu eta –plastikozko punki puta hori! oihu egiten dion...
Read MoreIl racconto dei racconti (Ipuinen ipuina)
Lego Movie-n, nortasunik gabeko protagonistaz galdeginda, haren lankideek zera erantzuten dute: “Urliaz galdegin bazenit, irri batekin erantzunen nizukeen; Berendiaz galdegitera, uau! erranen nizukeen; baina bertze hura aipatuta, nire erantzuna meh! da, ez dit deus ere sujeritzen”. Sam Raimi, James Wan edo Peter Jackson aipatuz gero, irribarre eginen nuke, baina Matteo Garrone eta zinema fantastikoa paratuko bazenitu mahai gainean, horrela, bikote gisa, bada, axolagabe begiratuko nizuke....
Read MoreSummercamp – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Hiru monitore estatubatuar –bi neska eta mutil bat– eta natibo bat –mutila hau ere, ingelesez ongi moldatzen dena–, Espainiako iparraldeko kanpaleku batean. Haurrak ailegatzeko bi egun falta direla. Ura kutsatua dagoenez –geroago azalduko zaigu nola, inori inportako balitzaio bezala–, banan-banan zonbi edo kutsatu edo bere-onetik-aterea-dagoen-eta-zernahiri-eraso-egiteko-desira-bortitza-duen kreatura frenetiko bihurtuko dira. Bakoitzak hogei minutuz edo sufrituko du prozesu hori....
Read MoreMaggie – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Film honetan, I’ll be back ez du Arnold Schwarzeneggerrek erraten, hari erraten diote. Eta beharbada, hori da pelikulak duen umore –edo metaumore– puntu bakarra. Bertzenaz, film serioa da –zonbi edo horren antzeko zerbait bihurtze prozesua seriotan hartu eta abiapuntu hori bururaino eramaten saiatzen dena– eta tristea –prozesu horrek familia batean, eta zehazki aita batengan– eragiten dituen tristura baitu mintzagai–. Schwarzeneggerrek nabarmentzeko moduko eginahala egin du...
Read MoreThe Voices (Ahotsak)
“Erraiozu ezetz drogari”, gomendatzen dio Jerry-ri (Ryan Reynolds) Mr. Whiskers bere katuak. Aholkua –filmean nagusi den tonu ironikoaren erakusgarri– ez da txarra, drogarik gabe arrosa kolorez tindatua ikusten baitu mundua Jerryk. Drogarik ez hartzearen ondorioa da, bertzalde, Mr. Whiskers katuarekin eta Bosco zakurrarekin mintzatzeko gaitasuna, eta hori, zure etxeko animaliekin solasean aritzeko gaitasun hori alegia, ona da, batez ere bakardade latzean bizi bazara, Jerry bezala; ez...
Read MoreLife after Beth
Zaila da asmatzea zein den Life after Beth-en publikoa. Zonbien filma den aldetik, iduri luke batez ere generozaleak erakarri beharko lituzkeela, baina susmoa dut gehienei ez zaiela pelikula bereziki gustatuko: zonbiek ez dute inor ikaratzen, makillajea pobre samarra da, ez da gorerik batere eta txisteak franko eskasak dira oro har. Beraz, beharbada ikuslego orokorragoa bilatzen du nerabe baten problema sentimentalak kontatzen dituen film honek, baina zonbiak badirela jakite hutsa aski izanen...
Read MoreArrosa, loto-lorea
Jatorrizko bertsioan, koreeraz alegia, filmak hala (omen) du izena: Arrosa, loto-lorea, eta Arrosa eta loto-lorea tituluko ipuin tradizionalean dago oinarritua. Ea zer kontatzen duen ipuin horrek? Bada, bi ahizparen istorioa. Naski horregatik hautatu zuten izenburu hori nazioarteko bertsiorako: A tale of two sisters, gure auzo erdaretan laburbildua (eta nafartua) izan zena: 2 hermanas / 2 soeurs. Kim Jee-Woonen lehen filma, The Quiet Family (1998), komedia beltz bat izan zen (geroago,...
Read More
Iruzkin berriak