Hasiera »
Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa
Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Deathgasm
2016-11-24 // Gore-a // 2 iruzkin
Rock satanikoa joz gero, hau gertatzen da
Películas de culto liburu gomendagarrian, Mauricio Bach-ek dio, Quentin Tarantino aipatuz –buruz ari naiz; beraz, sarrera hau guzia asmazio bat izan liteke trankil aski, burmuinaren trikimailu bat–, gu aho bete hortze uzteko gaitasuna dela kultuko filmek izaten duten ezaugarri nagusietarik: uneren batean gure artean baina zer demontre ari naiz ikusten erratera behartzen gaituztela, alegia. Ez dakit Jason Lei Howden-ek zuzenduriko Deathgasm kultuko film bilakatuko ote den, baina, zer nahi duzue erratea, bi protagonistak, Brodie (Milo Cawthorne) eta Zakk (James Blake), lehendabizikoaren osaba-izeben gelan gotortu eta kanpoan esperoan duten deabruen kontra borroka egiteko aurkitu dituzten arma bakarrak bola txinatar batzuk –nuntxaku gisa baliagarri– eta tamaina ederreko kontsoladore batzuk –borra gisa erabil daitezkeenak– direla ikusi nuelarik –kontuan hartu, bertzalde, Brodieren osaba-izebak kristau zintzoak zirela, eta bi gazteek jostailu horiek “Elizako gauzak” paratzen zuen kutxa batean aurkitu zituztela, eta, hortaz, tartetxo bat behar izan zutela ulertzeko bola haiek handixko zirela errosario batenak izateko–, hori guzia ikusi nuelarik, diot, bada, nik ere nire artean WTF erran nuen, Bachen liburua gogoan. (gehiago…)
The Wailing (Intziria) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2016-11-17 // Beldurrezkoa, Suspentsea // Iruzkinik ez
Hemen bada zer ikertua
Mikroipuinak idazten diren bezalaxe, mikroiruzkinak idaztea zilegi balitz, hau honela egin liteke: The Wailing Hego Koreako filma da; beraz, ona da. Eta kito.
Baina ñabardura batzuk sartzeko toki eta astia –eta gogoa– baditugunez, erran dezagun film honetan Na Hong-Jin zuzendariak ez duela, ikusle honen uste apalean, Park Chan-Wook edo Kim Jee-Woon edo Bong Joon-ho zuzendariek zenbait filmetan erdietsi duten maila. Horrek ez du erran nahi Intziria film txarra denik –halere, zinema hegokorearraz ari garelarik, kontuan izan beharko genuke hango film erdipurdiko anitz, bertze zenbait herrialdetako film onak baino hobeak direla–, baina, bilatzen hasiz gero, baduela zer kritikatua. (gehiago…)
The autopsy of Jane Doe (Emazteki ezezagun baten autopsia) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2016-11-10 // Beldurrezkoa // Iruzkinik ez
Meet Jane Doe
Trollhunter, André Øvredal-en aitzineko filma, gustuko izan nuelako ikusi nahi nuen Emazteki ezezagun baten autopsia; baina, egia aitortzeko, arrunt film desberdinak dira biak: Jane Doe-ren autopsia kontatzen duen honetan lehen graduko beldurrezko istorioa kontatu nahi izan du zuzendariak, eta, horretarako, gibelean utzi ditu Trollhunterreko umorea eta ukitu fantastikoa. Ez dit dezepziorik eragin, halere. Ez zen hasmentan espero nuen filma, baina erregistro berri honetan Øvredalek film ona egin du, izugarri originala izan gabe, suspensea eta tentsioa sortzen dituena. (gehiago…)
Under the shadow (Itzalpean) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2016-11-04 // Beldurrezkoa, Suspentsea // Iruzkinik ez
Bunkerrean, itzalpean
Hirutan. Hiru aldiz sentitu nuen hotzikara –buruan hasi eta bizkarrean beheiti egiten zuena– Babak Anvarik zuzendutako filma ikusi bitartean. Eta onartzen badugu beldurra sortzea dela beldurrezko film baten funtzio nagusia, hotzikara horiek aski behar lukete Itzalpean pelikularen kalitatea azpimarratzeko. Izenik eman gabe utziko dudan bertze film baten antza igarri diote han-hemenka –eta zer nahi duk erratea, irakurle maitea? Bai, ba, baduk horren antzekoa–, baina horrek ez dio meriturik kentzen Iraketik heldu diren misilen izupean bizi den Teherango etxe batean kokaturiko istorio honi. (gehiago…)
La noche del virgen (Birjinaren gaua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2016-11-03 // Gore-a // Iruzkinik ez
Bai, hauxe da birjina
La noche del virgen (Birjinaren gaua) laneko sarrerak nahiko ongi laburbiltzen du film horrek duen problema nagusia. Urtero Urtezahar gauean, hamabiak jo eta urte berria hasi baino lehenago, Espainiako telebistak Madrilgo Sol plazatik egiten duen saioaren parodia da filmeko lehen minutuak hartzen dituen sekuentzia; pantailan, Anne Igartibururekin eta Ramon Garciarekin antzik ez duten bi aktore (Rocio Suarez eta Ignatius Farray), Anne Igartiburu eta Ramon Garcia direla erraten, eta bi aurkezleen ohiko makulu linguistikoei eta mania estetikoei irri egiten. Arrunt ongi funtzionatzen du sekuentziak: parodia ona da, filmari tonua ematen dio, eta etortzekoa den istorioa girotu ez ezik denbora jakin batean ere kokatzen du. Baina, halere, une batetik aitzinat, filmaren aurkezpena eta hasmentako girotze lana aski ongi egina egonda ere sekuentziak segitzen duela ohartuta, ikuslea –eta lerro hauetan “ikuslea” aipatzen den aldioro, irakurleak uler beza “ni naizen ikusle hau”– zera hasten da pentsatzen, hau bai sarrera luzea, noiz artio atera behar diote zukua txiste honi? (gehiago…)
Il racconto dei racconti (Ipuinen ipuina)
2016-04-26 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Egun batean dieta ez betetzeagatik ez da deus gertatzen
Lego Movie-n, nortasunik gabeko protagonistaz galdeginda, haren lankideek zera erantzuten dute: “Urliaz galdegin bazenit, irri batekin erantzunen nizukeen; Berendiaz galdegitera, uau! erranen nizukeen; baina bertze hura aipatuta, nire erantzuna meh! da, ez dit deus ere sujeritzen”. Sam Raimi, James Wan edo Peter Jackson aipatuz gero, irribarre eginen nuke, baina Matteo Garrone eta zinema fantastikoa paratuko bazenitu mahai gainean, horrela, bikote gisa, bada, axolagabe begiratuko nizuke. Edo, sarrera luzeak maite ez dituztenendako laburbildua, Il racconto dei racconti ez zait bereziki gustatu. (gehiago…)
Reality (Errealitatea)
2016-02-23 // Egile-zinema // Iruzkinik ez
Munduko oinaze garrasirik hoberena bilatzen
“–Kontadazu zure proiektua.
“–Nire filmean, telebista aparatuak gaizto bihurtzen dira, eta, horren ondorioz, jendea ergel bilakatzen da telebista ikusten duelarik. Baina adiktiboa da, eta zenbat eta ergelagoa izan, orduan eta denbora gehiago pasatzen du telebista ikusten, eta orduan eta ergelago bilakatzen da…
“–A, zientzia fikzioa!” (gehiago…)
The Green Inferno (Infernu Berdea)
2016-02-16 // Gore-a // Iruzkinik ez
Hamaiketakoa prest dago!
The Green Inferno-ko kredituen akaberan, Italian 70eko eta 80ko hamarkadetan egindako kanibal azpigeneroko film guzien zerrenda eskaintzen digu Eli Rothek: Sergio Martino-ren La montagna del dio cannibale (1978), Ruggero Deodato-ren Cannibal Holocaust (1980), eta Umberto Lenzi-ren Mangiati vivi! (1980) edo Cannibal Ferox (1981), bertzeak bertze. Filma bera, bertzalde, Deodatori dago eskainia –Per Ruggero irakurtzen dugu pelikulan parte hartutako guzien izenak ikusi ondotik–. (gehiago…)
The Human Centipede [The Final Sequence] (Giza ehunzangoa [Azken partea])
2016-01-19 // Gore-a // Iruzkinik ez
Ehunzangoa, berriz ere
The Human Centipede [The Final Sequence] trilogia baten hondar alea da. Ospea gorabehera, lehendabizikoak nazka handiagoa ematen zuen kontatuta, ikusita baino; bigarrenak, berriz, bai, ezin kontatuzko nazka ematen zuen. Biek, hala ere, bazuten zer edo zer: lehenak, giza ehunzango bat egiteko ideia ero hura; bigarrenak, josteta metazinematografikoa, eta, bertzalde, dena are ilunago eta asaldagarriago bihurtzen zuen zuri-beltzeko estetika zikina. Hirugarren zati honek, ordea, ez du deus: ez gidoirik, ez graziarik, ez ustekabekorik, ez estetikarik. (gehiago…)
Tales of Halloween (Halloweengo ipuinak)
2016-01-13 // Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea // Iruzkinik ez
Deabrua etorriko da Halloween ospatzera
Lauretan hogeita hamar minutuan hamar film labur, hamarrak Halloween egunean girotuak: horra abiapuntua. Eta emaitza ez da batere txarra. Atalez osaturiko film guzietan gertatzen den bezala, Tales of Halloween ere ez da borobil-borobila, baina problema ez da, nire ustez, kalitatea –atal gehienak kalitate bertsukoak dira–, baizik eta, nola erran, barietate falta. Elkarren antzekoak baitira kapitulu batzuk –hiru lehendabizikoak, konparazione–, eta baten bat zozo samarra ere bai –hondarrekoa, adibidez, Bad Seed (Hazi gaiztoa) izenekoa–. Han-hemenka badira ideia interesgarriak, eta susmoa dut bederatzina minutuko hamar film labur egin beharrean, hogeina minutuko lau kapitulu filmatu izan balituzte, asegarriagoa izanen zatekeela emaitza. Baina testu hau ez da egin behar zuten edo egin zezaketen filmaz, egin dutenaz baizik. (gehiago…)