Hasiera »
Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa
Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
The Voices (Ahotsak)
2015-09-25 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Jerry, aingeru baten eta deabru baten artean
“Erraiozu ezetz drogari”, gomendatzen dio Jerry-ri (Ryan Reynolds) Mr. Whiskers bere katuak. Aholkua –filmean nagusi den tonu ironikoaren erakusgarri– ez da txarra, drogarik gabe arrosa kolorez tindatua ikusten baitu mundua Jerryk. (gehiago…)
Welp
2015-09-18 // Beldurrezkoa, Slasher // Iruzkinik ez
Haurrak protagonista dira film honetan
Egitura paraleloen gainean dago eraikia Welp, Jonas Govaerts-ek zuzenduriko lehen film luzea. Elkarren isla baitira kanpaldi batera joandako eskaut taldeko umeei monitoreek kontatzen dieten gizotso beldurgarriaren istorioa, eta ume horietarik bati –filmeko protagonistari– gertatuko zaion istorioa –filmaren funtsa osatzen duena hain zuzen ere–. Basoan bizi den eta gauez harrapakin bila ibiltzen den gizotsoak norbaiti hozka eginez gero –hala azaldu dute monitoreek, haurrak izitu nahian–, hau ere gizotso bilakatuko da; eta piztia batek –ez preseski gizotso batek, baina bai animalia arriskutsu batek– atxiki eginen dio gure protagonistari, eta piztia bihurtuko da hau ere. (gehiago…)
Life after Beth
2015-07-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Life after Beth, edo, zer egin zure neska-laguna zonbi bihurtuz gero
Zaila da asmatzea zein den Life after Beth-en publikoa. Zonbien filma den aldetik, iduri luke batez ere generozaleak erakarri beharko lituzkeela, baina susmoa dut gehienei ez zaiela pelikula bereziki gustatuko: zonbiek ez dute inor ikaratzen, makillajea pobre samarra da, ez da gorerik batere eta txisteak franko eskasak dira oro har. Beraz, beharbada ikuslego orokorragoa bilatzen du nerabe baten problema sentimentalak kontatzen dituen film honek, baina zonbiak badirela jakite hutsa aski izanen da naski publiko horren zati handi bat aienatzeko. (gehiago…)
Wrong cops
2015-02-17 // Egile-zinema // Iruzkinik ez
Wrong cops: not exactly to serve and protect
Sunshine (Steve Little) poliziaren hiletan, nagusiaren diskurtsoa arrunt desegokia izanen da. Izan ere, nagusiaren diskurtsoa ez ezik, dena da arraroa, dena dago lekuz kanpo hileta horretan: hilkutxa trakets sartu dute lurrean eginiko zuloan, ezaxolatia da hildakoaren lankideen jarrera, xelebreak elkarrizketak. Sunshine heriotza ere ez da normal-normala izan: etxe gibeleko lorategian ero moduan altxor bat bilatzen ari zelarik –bigarren altxorra, gauzak zehazki errateko–, bere buruaz bertze egin du alaba ttikiak jakin duelako duela urte batzuk porno gay aldizkari batean agertu zela. Bai, dena absurdo samarra, eta, teorian behinik behin, irri-emangarria. (gehiago…)
Killers (edo, bizitza paraleloak)
2015-02-06 // Gore-a // Iruzkinik ez
Zer espero zenuten, bada? Filmak Killers du izena
Fulltime killer filmean, Johnnie To eta Wai Ka Fai zuzendariek bi hiltzaile profesionalen arteko lehia kontatu zigun: bata japoniarra, bertzea txinatarra, biek ia-ia eszenarik konpartitu ez arren, filmak ez zigun bi gizonen istorioa erakusten, bien arteko arteko norgehiagoka baitzen egiazko gaia. (gehiago…)
Tusk
2015-01-30 // Gore-a, Suspentsea // Iruzkin bat
The Not-see Party: Kevin Smith-en film bateko irudi tipikoa izan litekeen afixa
Telesaileko kapitulu batean, simpsondarrak Kanadara joan ziren. Muga zeharkatu bezain fite, bere burua pareta guzien kontra jotzen hasi zen Homer, “lasai, hemen osasun sistema doan baita” oihuka. Kanadaren gaineko txiste bat omen zen hura, eta Kanadaren gaineko txisteek osatzen dute hein handi batean Kevin Smith-en Tusk filmaren hezurdura komikoa: broma kanadarrak dira pelikulak beretako “komedia” izendapena aldarrikatzeko duen oinarria. Txistekin batera, egia da Guy Lapointe detektibearen figura ere badugula, Smithen filma komediatzat joko nahiko bagenu. (gehiago…)
Musarañas
2015-01-23 // Gore-a, Suspentsea // Iruzkinik ez
Musañaras: happy end-ik gabeko filma
Filmak DVD formatuan ikusten ditut, eta formatu horretan ikusiak dira blog honetara ekarritako pelikula gehienak. Tarteka, halere, zinema aretoak zapaltzen ditut, nahiko nukeen bezain maiz ez bada ere. (gehiago…)
Aux yeux des vivants
2015-01-17 // Beldurrezkoa, Gore-a // Iruzkinik ez
Béatrice Dalle, eta ondoan, odola
Aspalditik nenbilen “Odolaren mintzoa” berriz martxan paratu nahian, eta iduritzen zitzaidan Eguberriak tenore ona izaten ahal zirela bloga berpizteko. Gerora ohartu nintzen berez Aste Saindua dela gauzak berpizteko garai hoberena, eta Gabonek zer ikusteko handiagoa dutela jaiotzarekin. Sortu ala birsortu, nolanahi den ere, hona hemen “Odolaren mintzoa” blogeko sarrera berria. (gehiago…)
Modus anomali
2014-01-02 // Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea // 3 iruzkin
Nora ezean, basoan barna: ez dabil ongi, modus anomali
Modus anomali (Ritual paratu diote izenburua Estatu Batuetan; Le réveil de la proie eta Gefangen im Wahnsinn azpi-izenburuekin hornitu dute Frantzian eta Alemanian, hurrenez hurren) bi hitzetan laburbiltzen ahal da: survival film bat da –alegia, pertsonaia nagusiak borroka egin beharko du bizirik irauteko, eta hori da filmaren funtsa– akaberan, ustekabeko bira baten bidez, ordura artio ikusitako guziari bertze esanahi bat ematen diona. Hala ere, eztabaida liteke amaierako sorpresa horrek filmari mesede edo kalte egiten dion, eta azaldu beharreko guzia azaltzen ote duen ere nahiko zalantzagarria da. Ikusle honen ustez, osagai batzuk argitu gabe gelditzen dira –sute bat eta gezi batzuk aipatuko nituzke nik–, baina, akatsak akats, Joko Anwar zuzendari indonesiar film horrek merezi du, eta ordubetez ikuslea iltzatua izanen du aulkiari. (gehiago…)
The Lords of Salem
2013-12-13 // Beldurrezkoa, Suspentsea // Iruzkinik ez
Musikak eragiten dituen ametsak
Rob Zombie-ren The Lords of Salem-ek ez du ez susto merkerik, ez munstro gogoangarririk, ezta ia-ia gorerik ere. Bere borzgarren film hau egiteko, zuzendariak giroan paratu du arreta, estilo bisualean eta soinu-banda, pertsonaia nagusiaren hondoratze psikologiko progresiboa erakusteko. (gehiago…)