Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika
Abe12 0

Nafarroako Ahal Dugu: leialtasuna eta traizioa

Posted in Nafarroako politika, Politika

Alderdietan beti da konplexua iritzi aniztasunari eustea eta Ahal Dugu ere ez da salbuespena alde horretatik, nahiz eta bere sorreratik argi irudikatu izan diren sektoreak eta ildoak. Haien eztabaida publiko eta bozketa molde berriek ere behartu izan dituzte beste alderdi batzuk beren jokamoldeak aldatzera, batez ere primarioen kontuekin. Baina jauntxokeriak ere hor dira dantzan, Madril aldera begiratzea besterik ez; Espainiako Estatua aldatzera etorri zirenak 78ko Erregimenaren atzaparretan...

Read More
Aza28 0

Zergatik emango ditu hainbeste arazo euskarak, ezta Izquierda-Ezkerra?

Posted in Euskara, Hezkuntza, Nafarroako politika

Euskaldunontzat larria da zerrenda bakarraren gaian Nafarroan Izquierda-Ezkerrak hartutako jarrera. Gaur egun funtzionario izan nahi duten irakasleek bi zerrenda dituzte Foru Erkidegoan, gaztelaniaz eta euskaraz; hau da, euskalduna egon ahal izango da bi zerrendetan, baina horretarako bi proba egin beharko ditu. Erdalduna osoa da eskubideetan: badu bere zerrenda, aurkezten da eta listo. Azterketaren emaitzak eta bere merituek emango diote toki bat funtzio publikorako irakasleen zerrendan....

Read More
Urr30 0

Konfrontazio indartsurik gabe jai dago

Posted in Katalunia, Politika, Politika Espainia

Nola egiten da herrialde baten independentzia Mendebaldeko estatu batean metropolia aurka izanda eta biolentziarik erabili gabe? Ez dakigu, ez da inoiz halakorik bizi izan Mendebaldeko Europan. Katalunian ikusten ari gara hori eta independentismoaren urrats sendo bakoitzaren bueltan noraeza eta sendotasuna azaleratzen dira aldi berean, egin gabeko bide gaitz batean ezinbestekoa den moduan. Ezin da ahaztu, hala ere, duela bakarrik bi hilabete ia pentsaezinak ziren bi urrats erraldoi eman direla...

Read More
Urr27 1

Egun on, Errepublika!

Posted in EAE, Katalunia, Nazioartea, Politika, Politika Espainia

Listo, dena da prest independentzia aldarrikapenerako, baina gertatu arte, oraindik ere ezin sinetsi. Ez zen alperrik pasa urriaren 10a, eta are gutxiago urriaren 26a. Ez dakit independentismoaren bihotzak eutsiko liokeen hirugarrengo bati. Orain arte eutsi diona, ordea, Carles Puigdemont presidentea izan da, azken segundura arte gainera. Independentismoaren baitan ez da denen gustura aritu, baina bere irudia guztiz arriskatuz, erakutsi du lehendik ere argi zegoena: Espainiak 155. artikuluan...

Read More
Urr17 0

Errepresioa ala elkartasuna

Posted in Katalunia, Politika, Politika Espainia

Errepresioa. Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten espetxeratzeak beste jauzi bat ekarri du Espainiaren lasterketa errepresiboan, lehenbiziz espetxeratu baititu Kataluniako independentistak, kalean helburu horren aldeko manifestazioak egiteagatik. Errepresioak independentismoaren borroka areagotuko du orain, eta protesta esparrua independentismotik harago eramango du. Hobe hala ez balitz, baina Kataluniak ez du independentziarik lortuko Espainiaren errepresio maila handi bat gabe; ez...

Read More
Ira24 0

Kataluniako ispiluan… gure eskasiak

Posted in EAE

Bere hauteskunde programari atxikiz gero, EAJk estatutu berri bat proposatu beharko luke legealdi amaierarako, 2020rako. Berez, berritu behar zuen 2016rako, hori agindu zuen legealdi hartako  gobernu programan, kontsulta eta guzti gainera. Baina heldu zen 2016a eta ez estatutu berririk, ez kontsultarik. Eusko Legebiltzarreko Autogobernu batzordean ez ei zegoen horretarako akordio nahikorik. 75etik 48 parlamentario zituzten indar abertzaleek, EAJk eta EH Bilduk. Hurrengo legealdira itxarotea...

Read More
Ira20 1

Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza

Posted in Katalunia, Nazioartea, Politika

Tentsioa goraka zihoan, baina dena polikiago joango zela ere pentsatzen zen. Gaur dena lehertu da eta Espainiako Gobernuak bere epaileen bidez agerian utzi du salbuespen egoera, hori bai, oraindik legalki indarrean jarri gabe. Baina berdin da, Gobernu bateko goi mailako 14 pertsona atxilotzen direnean, gobernu baten diru kontuak bahitzen direnean, ia 800 alkate deklaratzera deitzen direnean, erreferendum bat antolatu nahi duen herriaren gehiengoari mehatxu eta eraso egiten zaionean… horri...

Read More
Ira15 0

155. artikulua indarrean da

Posted in Katalunia, Nazioartea, Politika

Pasatu dugu hainbat hilabete miatzen ea Madrilek nola jarriko zuen indarrean 155. artikulua eta errepresioaren dantza hasi denerako, ohartu gara indarrean dela. Ohiko legeekin guardia zibilak miatu ditzake inprentak eta hedabideak, Generalitatearen webgunea itxi dezake, polizia mota guztiak bere agindupean jarri, eta Generalitatearen kontuak bere kontrolpean hartu, 712 alkate deklaratzera deitu –eta kartzelaz mehatxu egin–, Madrilen eta Gasteizen erreferendumaren aldeko ekitaldiak...

Read More
Abu18 1

Bartzelona, gerra gurean

Posted in Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak

Samina, elkartasuna, dolua eta protestaren unea da Estatu Islamikoaren erasoaren ondoren barreiatzen diren lehen sentimenduak, logikoa denez. Gutariko edonor izan zitekeen atzo Bartzelonako Rambletan edo Cambrilsen, bertako euskaldunen lekukotza zuzenek erakutsi diguten moduan. Kataluniako beste leku asko moduan, gure bisita turistikoen leku preziatuak dira erasoa jasan dutenak. Eta izan zitekeen baita ere Iruñeko Sanferminetan, ibilgailuen aurkako oztopoak bederen jarri ziren jaiguneko...

Read More
Uzt05 0

Altsasu eta ‘ETAren izpiritua’

Posted in Nafarroako politika, Politika

Altsasuko gazteen zigor eskaerarekin, Madrilen ETAren izpiritua sortu nahi dutela dirudi, lehengo ‘dena da ETA’ren ordez; aurrera begira zer zigortu eduki ahal izateko eta, jakina, izpiritu hori nahieran interpretatzeko ahalmenarekin. Iraganak ematen du horretarako aukerarik, Auzitegi Nazionalak hor jarraitzen du eta jihadismoaren aurkako borrokak eskaintzen du horretarako tresna egokirik. Euskal Herrian oso ohituta gaude Auzitegi Nazionalaren zigor gogorretara. ETAk oso gogor egin...

Read More
3 / 24«Aurrekoa23451020Hurrengoa»

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA