Antzerkia, iraganaren kritika eta biolentzia
Gauzarik handiena da ETA arma gabeko erakundea dela. Hortik aurrera egin dezake bakoitzak nahi duen balorazioa larunbateko Baionako ekitaldiaz, baina hori ez da broma, hori gertaera oso handia da. Eta horrekin arinkeriatan dabilenak –adibidez metroen inaugurazioekin–, errespetu eta sentiberatasun eskasa erakusten du kolore guztietako hainbeste biktimaz eta hainbesteren sufrimenduaz. Hobe 2006an izan balitz, edo 1999an edo Aljerren… eta inoiz armagabetze beharrik izan ez balitz are eta...
Read MoreZortzi berba zahar etorkizunari begira
Historikoa. Egun oso handia da gaur euskal gatazka modernoaren historian, ETAk iragarri baitu dagoeneko armak gizarte zibilaren esku utzi dituela. Hau da, armen koordenadak bakearen artisauen esku daudela jada. Orain hauek Frantziako agintarien esku utzi beharko dituzte bihar, seguruenik Paueko fiskaltzan. Kosta egiten da hau idaztea, baina hala da: ETA armarik gabeko erakundea da. Kontsentsua. Ez dago kontsentsurik, PP eta UPN falta dira. Hala ere, gatazkaren inguruan inoiz lortu den...
Read MoreBaietz erantzun dio Diezek Elorrietari?
Joxe Elorrietak eta Rafa Diezek ELAren eta LABen ekintza batasuna gidatu zuten 90eko hamarkadan. Lehenak ekintza batasun horretara itzultzea ezinbestekotzat jo du Una mirada sindical contracorriente liburuan. El Duesoko espetxean preso dagoen Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak Gara-n idatzitako artikuluan bat egiten du sindikatu abertzaleen ekintza batasunaren ideiarekin. Diezek Joxe Elorrietaren liburua interesgarritzat jo du eta bertan egiten diren hainbat proposamen aztertzen...
Read MoreELA eta LAB akuilu, burujabetza soziala helburu
Zeresan handia emango duen liburua idatzi du Joxe Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiak: Korrontearen aurkako begirada sindikala. Klasea, lurraldea eta aliantza berriak (Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas). Letra txikian bildutako 300 orrialdeak atzera bota dezake irakurlea lehen unean, baina irakurketari ekin ahala lerroek begietatik egiten dute tira idiak gurditik nola. Bada pedagogia handiko testua, 1980ko hamarkadan –nolabait...
Read MoreEAJ-PSE: Ardanzatik Mendiara, aldaketarik ez
Hauteskunde autonomikoak baino lehen aurreikusia zegoen moduan Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu hautatu du berriz Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Orduan ez zegoen aurreikusia PSErekin koalizio gobernua egingo zenik, baina bai PSE EAJren makulu izango zela berriz ere. 2013ko iraileko EAJ-PSE akordio politiko sakona da oraingo akordioaren oinarrian. Harrezkero elkarlan hori udal eta diputazioetara ere zabaldu zen, eta orain Eusko Jaurlaritzara. Iragan mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan...
Read MoreZeintzuk dira PSOEren hurrengo urratsak?
Nork erabakitzen du? Hiru erabaki gune nagusi ditu orain PSOEk. Pedro Sanchezen zuzendaritza ordezkatu duen behin-behineko zuzundaritza. Batzorde Federala, kongresu arteko PSOEren erabaki gune nagusia: larunbatean 107 pertsona agertu ziren Sanchezek proposatzen zuen kongresuaren alde eta 132 aurka; horregatik dimititu zuen idazkari nagusiak. Lurralde Batzordea, autonomietako lurralde zuzendaritzez osatzen da; Susana Diez da bere lehendakaria eta bertatik bideratu da Sanchezen erorketa....
Read MoreGauzak aldatu dira, edo ez?
Bai, zenbakiak aldatzen direnean, ezer ez da berdin. EAJk 28 eserleku izango ditu Eusko Legebiltzarrean eta EH Bilduk 18. 75 legebiltzarkide dira eta gehiengo osorako 38 behar dira, EAJk orain ez dituenak. Kanpainan zehar aurreikusitako eszenatokietako batera iritsi gara, EAJk ez du gehiengo osorik ez PSErekin ez EAJrekin. Gerri malgutasunean artistak dira jeltzaleak, eta mugimendu oso txikiekin dena eskura izan dute aste osoan. Orain panorama zertxobait konplikatu zaie, eta batek daki, hainbat...
Read MoreAgur Nafarroako ubidearen Bigarren Zatiari
Ez da egingo Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia (71 km, Pitillas-Ablitas), ez behintzat hasierako proiektuak aurreikusten zuen gisan, aire librean, Ebro eta Aragoi ibaik gainditzeko sifoi erraldoiak eginez eta ezaugarri konplexu haiekin. Baina egingo da? Hori ere ez dago garbi. Aldaketaren Nafarroako Gobernuak iragarri zuen urte amaierarako egingo zuela Erriberako hegoaldeko eskari eta beharrei buruzko azterketa. INTIA enpresa publikoa egiten ari da lan hori eta urte amaierarako aurreikusten...
Read MoreOtegi ez da lehendakarigai izango: amen
Lankide bati aipatu nion ez nuela uste, ez zela posible Konstituzio Auzitegiak Arnaldo Otegiren auzia baztertzea. Gero bai, ukatu zezakeela defentsaren argudioa, baina auzia baztertzea ez. Bada bai, horixe gertatu da, baztertu egin du. Beste behin ere argi geratu da non gauden, Espainian. Arazo tekniko gisa planteatu du Urkullu lehendakariak eta klase politikoaren gehiengoak: zergatik ez zuen helegitea aurkeztu Otegik Auzitegi Nazionalak bere inhabilitazioa 2021 arte luzatuko zela erabaki...
Read MoreAldebakarreko erreferenduma, Puigdemont eta Masen desberdintasunak
Aldebakarreko independentzia erreferenduma (RUI) gero eta indar handiagoz ari da sartzen independentismo katalanaren bide-orrian: independentzia bai ala ez? Generalitatea sostengatzen dutenen artean, CUPek eta ERCk argi dute Kataluniako Parlamentuak deitutako erreferendum loteslea behar duela independentzia prozesuak. PDCn (CDC ohia) ere gero eta gehiagok uste dute hala behar duela. Gaur Ara egunkariak argitaratu duenez, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Artur Masek iritzi...
Read More
Iruzkin berriak