Etxeratzeko unea?
Bai, nik ere uste dut aldaketa asko izango direla koronabirusaren ondorengoan. Beste kontu bat da noiz, nola, zein neurritan… dena da ikusgai, pandemiaren etzilimorako. Eta ohi moduan, galderak zabaltzen du bidea: zergatik ez zieten munduko agintariek kasurik egin iragarpenei? Zergatik ez ziguten jakinarazi herritarrei? Zergatik jarraitzen dute kasurik egin gabe aldaketa klimatikoari dagokionez? Ñabardura ugariko hamaika erantzun egon daitezke, baina denak oinarri berekoak: munduko,...
Read MoreEspainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan
Pedro Sanchezen iragan larunbateko inbestidura saioa ikusi ondoren bukatu nuen El Mundo-ko zuzendari ohi David Jiménezek (Bartzelona, 1971) idatzitako El Director liburu entzutetsua. Aste honetan jakin da Espainiako Estatuan 2019ko hamar liburu salduenen artean dagoela. Fremantle ekoiztetxeak ere telebista seriea egingo du liburuarekin. Atzerrian 20 urte korrespontsal lanetan aritu ondoren, 2015-16an urtebete egin zuen egunkariko zuzendari gisa, kanporatu zuten arte. Liburu-dendako apalean...
Read MoreImarkoain handia eta kubo marroi txikia
Sortzen dugun hondakin kopurua da munduaren kutsaduraren zio nagusienetakoa gaur egun. Horren kontzientzia gero eta handiagoa da herritarren artean, bereziki plastikoa dela eta, baina egoerari aurre egiteko, oro har ez dago gure jokaeraren aldaketa handirik, edo ez behintzat beharko lukeen abiaduran. Instituzioek zabortegiekin estali dute arazoa azken hamarkadetan, baina behin hauek debekatuta, erraustegi hiltzaileekin edo hondakinen bilketa sistema erraldoiekin erantzun nahi diote...
Read MoreVade retro sudur gorri!
Maiatzean egin zen Iruñeko Udala eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen arteko kontratua, kultura zinegotzi Maider Belokik eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek sinatua. Azken hiru urteetan bezala. Baina maiatzeko udal aldaketarekin, urrian Navarra Sumak kontratua berrikustea eskatu zuen eta abenduaren 29an Iruñean egin beharreko pailazoen ikuskizuna bertan behera utzi. Kontratuak ez ei zituen behar beste txosten, Navarra Sumaren arabera, baina Iñigo Santxo pailazoen abokatuak argi azaldu zuen...
Read MoreLurra mintzo da orain: “Non duzue?”
“Agertu arte guk bila jarraituko dugu”, horixe izan zen Celes Alvarezen bizitzaren goiburua 1980ko ekainaren 20an Batallon Vasco-Españolek Ipar Euskal Herrian semea bahitu eta desagerrarazi zuenetik. Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren ama zen Celes. Semea agertu gabe hil zen iragan azaroaren 29an Iruñean eta atzo bere errautsak lurperatu zituzte Lizartzan, Igarola Bekoa baserrian, bere senar Patxi Etxeberriaren –2006an zendua– errautsen alboan. Euskal Herriko hamaika bazterretik...
Read More“Bete agindua, egin Errepublika”
Iazko urriaren 1eko oihartzuna entzun zen atzo Katalunian. Hemen berba batzuk atzokoaren interpretazio bat egiteko. Indarra. Sekulako indarra bildu da berriz kaleetan, herri botereak kuku egin du ostera ere eta independentismoak horren irakurketa argia egin du. Adi baina, La Vanguardia-ko zuzendaria Màrius Carolek gogoratzen duen moduan, “ ez da greba orokorrik egon eta herrialdea ez da gelditu”. Banaketa. Indarra bai, baina banaketa ere bada independentismoan. Herritar asko oso urduri...
Read MoreAdio ETAri, stop sufrimenduari
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar bestela izan dadin. ETAk amaiera 1979ko maiatzaren 3an iragarri izan balu, Gernikako Estatutua erreferendumez onartzeko bezperan, bere amaiera oso bestelakoa litzatekeen, bestelako errelatoarekin sartuko zatekeen historian:...
Read MoreHarro hadi, Kantauri itsasoa… bai?
Iritsi da unea, azkenean: ETA desmobilizatu egingo da, desegin, desagertu… nahi den moduan. Eta hainbeste itxaron den eguna izanda ere, aitortu behar dut kosta egiten dela gaiaz idaztea, teklatua astun dela bat-batean, atzamarrak motel eta garuna geldo. Egia esan, emoziorik sakon eta sentikorrenak 2011ko urriaren 20an bizi izan zituen euskal gizarteak, ETAk bere jarduera armatuaren behin-betiko etena iragarri zuenean. Burua hotz idatzi beharko litzateke, baina 2011ko larrazken hartan...
Read MoreEgunkaria, terrorismoa eta sedizioa
Goizaldea zen telefonoaren txirrinak ohetik altxa eta Joxemari Irazustak zera luzatu zidanean: “Guardia Zibilak Pello [Zubiria] atxilotu dik”. Pello? Zeuzkan azalpen apurrak eman zizkidan eta nik ezin nuen sinetsi. Ohera sartu nintzen ostera ere, erreakzionatu ezinik. Burua jira-biran nuela minutu pare baten bueltan berriz ere altxa eta Iruñetik Lasarterantz abiatu nintzen. Baziren beste atxilotu batzuk eta bidean eman zidan behar zen pista irratiak: Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Luis...
Read MoreAHT proiektua Madrilen, aukera berri bat Nafarroan
Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak bere gain hartu du Nafarroako Prestakuntza Handiko Trena (PHT) –lehengo AHT, izen pixka bat atseginagoarekin– eta, beraz, bertan behera geratu da 2010ean Nafar Gobernuarekin zuen ituna. Aitzakia izan da Espainiako Gobernuak maiatzean eskaini ziola Barkosen gobernuari itun berri bat egiteko aukera eta irailaren 10erako erantzun behar ziola honek. Iruñeak ez dio erantzun eta Madrilek ituna apurtu du; horren argi, horren sinple. Orain berak...
Read More
Iruzkin berriak