Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Maravillas gaztetxea, hanka sartze handi baten berbideratzea
2018-08-20 // Gizartea, Nafarroako politika // Iruzkinik ez
Gaztetxea guztiz itxi eta bost ordura sartu ziren berriz gazteak eraikinera, ehunka herritarren txaloen aurrean. (Arg.: Xabier Letona)
Abuztuaren 17ko goizaldean hustu zuten Foru Poliziak eta Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea. Gazteen eta Foru Gobernuaren arteko elkarrizketa saioek porrot egin zuten lehenago, besteak beste, gazteek baldintza gisa jarri zutelako gobernuak kanporatze agindua bertan behera uztea. Hori ezinezkoa zen gobernuaren aburuz eta poliziek borra dantzari ekin zioten. 17ko arratsaldeko lehen orduetarako Nabarreria plazatik alde egin zuen Foru Poliziak, gaztetxea hutsik eta atea zigilatuta. Bost ordu baino lehen, arratsaldeko 18:45etan, berriz okupatu zuten gazteek, ehunka herritarren begiradaren eta babesaren aurrean. (gehiago…)
Adio ETAri, stop sufrimenduari
2018-05-03 // Bake Prozesua, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar bestela izan dadin. (gehiago…)
Harro hadi, Kantauri itsasoa… bai?
2018-04-19 // Bake Prozesua, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Iritsi da unea, azkenean: ETA desmobilizatu egingo da, desegin, desagertu… nahi den moduan. Eta hainbeste itxaron den eguna izanda ere, aitortu behar dut kosta egiten dela gaiaz idaztea, teklatua astun dela bat-batean, atzamarrak motel eta garuna geldo. Egia esan, emoziorik sakon eta sentikorrenak 2011ko urriaren 20an bizi izan zituen euskal gizarteak, ETAk bere jarduera armatuaren behin-betiko etena iragarri zuenean. (gehiago…)
Altsasuko auzia: Madrilek ez du jada indar bera Nafarroan
2018-04-18 // Errepresioa // Iruzkinik ez
Astelehenean hasi zen Altsasuko gazteen aurkako ahozko auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Guardia Zibilarekin egin du topo Altsasuko herriak auzi honetan, eta horrek esan nahi du Espainiarekin topo egitea. Auzipetutako gazteek Auzitegi Nazionalarekin egin dute topo, terrorismoaz akusatuta, eta horrek urte askotako kartzela zigor arriskua esan nahi du. (gehiago…)
Zaratametroa: kaleak lepo egingo du Altsasuren alde
2018-04-13 // Errepresioa, Nafarroako politika, Politika // Iruzkinik ez
Zaratametro gisako batek esaten dizu noiz joango den jende asko manifestazio batera, eta orain honek esaten du larunbatean Iruñean Altsasuko gazteei sostengua ematera jende asko joango dela. Urriko amaiera urrun hartatik ikusten zenuen herritarrek berehala harrapatu zutela gazteekin egiten ari zen injustizia, eta hala ere, bederatzi hilabete geroago txundituta geratzen zinen ikusita nola sanferminetan Iruñeko Gazteluko plaza jendez lepo zegoen, gutxitan ikusten den moduan. Kolore politiko eta izaera oso anitzeko jendeak hasieratik ulertu du auziaren atzean dagoen bultzada politikoa. (gehiago…)
Kataluniako labirintoan galduta
2018-03-23 // Katalunia // 5 iruzkin
Bideak. Hainbat norabide dira, eta denetarikoak ari da hartzen Kataluniako independentismoa: ERCko buru Marta Rovirak ere erbestekoa hartu berri du, lehenxeago CUPeko Ana Gabrielek bezala edo iragan urrian Generalitateko Gobernu erdik egin zuen moduan. Beste bide batek Auzitegi Nazionalera edota espetxera eramaten du, gaur berriz ikusi den gisan. Katalunian geratzen direnek ez dakite Errepublikaren bideari nola heldu eta autonomismoaren bidean dira kateatuta. Apurka, dena birpentsatu beharko dute. (gehiago…)
Testuinguruak errazten duen errepresioa
2018-03-20 // Bake Prozesua, Politika // Iruzkinik ez
2017an Eusko Legebiltzarrean biktimei egindako omendaldia. (Arg.: EITB)
Pentsatzen du PPk oraindik badela zukutzerik euskal gatazkaren atal hau eta komeni zaionean hala egiten du, ohikoan ezker abertzaleko kideak atxilotu, espetxeratu eta auziperatuz. Zentzu guztietan, oso garbi du nor den garaile eta nor galtzaile, eta garbi uzten du hala komeni zaionean, hau da, sarri-sarri. Boterea non den argi gogorarazten die guztiei: bai ezker abertzaleko etsaiari, baina baita aliatu jeltzaleari ere, hala komeni denean honen gainetik ere lasai asko egiten du eta. Berdintsu ari da erakusten bere boterea Katalunian. (gehiago…)
Heriotza krudel eta anakronikoa
2018-03-07 // Politika // Iruzkinik ez
Xabier Rey Cadizeko Puerto III espetxean agertu da hilik, ustez bere buruaz beste eginda.
Xabier Rey euskal preso politikoak bere buruaz beste egin duela entzuten duzunean barrenak zortzi buelta ematen dizkizu, sentimendu ugari nahasiz: tristezia, amorrua, senide eta gainerako presoekiko oroimena, elkartasuna… Norberak ez daki inoiz suizidio bat saihestu daitekeen hala ez, izan espetxean edo kanpoan, baina badaki baldintza batzuetan askoz zailagoa dela: etxetik mila kilometrora, zeure preso komunitatetik banandua, kartzelan bertan isolatua erregimen basati batean… (gehiago…)
Egunkaria, terrorismoa eta sedizioa
2018-02-20 // Gizartea, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Goizaldea zen telefonoaren txirrinak ohetik altxa eta Joxemari Irazustak zera luzatu zidanean: “Guardia Zibilak Pello [Zubiria] atxilotu dik”. Pello? Zeuzkan azalpen apurrak eman zizkidan eta nik ezin nuen sinetsi. Ohera sartu nintzen ostera ere, erreakzionatu ezinik. Burua jira-biran nuela minutu pare baten bueltan berriz ere altxa eta Iruñetik Lasarterantz abiatu nintzen. (gehiago…)
“Ez zait kostatzen iristea, bertan bizi naiz eta bertan kontsumitu”
2018-02-05 // Ekonomia, Gizartea // Iruzkinik ez
Eztabaida zorrotza piztu da Iruñeko Alde Zaharrean merkataritza txikiaren egoera estuaz. Iragan udazkenean sartu zen indarrean Iruñeko Udalaren mugikortasun plan berria eta honek, funtsean, espazio gehiago ematen dio oinezkoari eta gutxiago autoari. Merkatarien elkarteari, ordea, ez zaio gustatu eta Udalaren aurkako kanpainari ekin dio, auzora eta Iruñera oro har, eztabaida zorrotza ekarriz. (gehiago…)