Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Agur Lopez, adio Ibarretxe
2009-05-06 // Politika // Iruzkinik ez
Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko Mezularia-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta tertuliakideak zorion ironikoak luzatu zizkion erakutsitako azkartasunagatik. Deia.com-ek ere luze eta zabal zuen landua Ibarretxeren ibilbide politiko osoa. Ez da dudarik itzal handia utzi duela eta, kritikak kritika, euskal gizartearen zati handienaren begirunea eramango duela berarekin, bai pertsona, bai politikari eta gidari gisa erakutsi duen dohainengatik.
(gehiago…)
Legalitatea eta zilegitasuna, horra sakoneko arazoa
2009-05-04 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIA-ko 2183. zenbakian argitaratua)
Espainian hauteskundeak baleude, une honetan PPk irabaziko lituzke, hori zioen Espainiako egunkari irakurrienaren inkesta batek joan den asteburuan. PP-PSOEren arteko tartea hamarrenetan neurtzen da inkestan, baina krisi garai honetan, oposizioak gobernuak baino egoera hobeagoan dira ataka estu honetatik etekina ateratzeko. Espainiako Legebiltzarrean PP estu hartzen ari da Zapatero, oraingoan EAJren laguntzarekin. Eta lehia are eta estuagoa izango da krisiak okerrera egin ahala –zantzu guztien arabera, hala izango bide da– eta hainbat hauteskunde hurbildu ahala, orain Europakoak eta 2011n udaletakoak.
(gehiago…)
Prentsaren zailtasunez eta doako informazioaz (2)
2009-04-30 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Atzoko artikuluan doako eta ordainduzko erreferentziekin gaur segituko nuela aipatzen nuen. Enric Gonzalezen El Pais-eko zutabearen lehen aipua honakoa da: “Aljeriako azken gertaera politikoak edo Chicagoko burtsan laboreen prezioarekiko dauden aurreikuspenak ezagutzeko grina bizia ez duen herritar arruntak behar duen oinarrizko informazioa doakoa da aspaldi. Ordainduzko eguneroko prentsaren irakurleaz ari garenean, berrikuntzak, xehetasunak, pistak, historia interesgarriak, estilo ona eta, jakina, zorroztasun kalbinista nahi duen gutxiengo bati buruz ari gara”.
(gehiago…)
Prentsaren zailtasunez eta doako informazioaz (1)
2009-04-29 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Mundu mailako ohiko komunikabideek –batez ere prentsa idatziak– krisi bikoitza bizi dute: bata egungo ekonomi krisiari lotua dago –publizitatea, salmenta beherakada…– eta bestea krisi teknologikoari –luzamendutan sartu barik, funtsean Internet–. Bi arrazoi horiek medio, dozenaka medio ixten ari dira munduan.
(gehiago…)
Bultza daiteke ondo greba zatiketatik?
2009-04-29 // Ekonomia, Gizartea, Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2182. zkian argitaratua)
Hego Euskal Herrian langabezia %10,4ra iritsi da jada, eta larriena da zenbakiek gorantz jarraitzen dutela, izugarri azkar gainera -urtebetean bikoiztu egin da-. Espainiako datuak are okerragoak dira: populazio aktiboaren %17,3an dago langabezia; eta joan den astean Espainian langabetu kopuruak 4 milioi pertsona gainditu izanak alarma gorria piztu zuen komunikabideetan. Europan ere goraka doa langabetu kopurua, eta krisiaren datu ekonomiko orokorrak Euskal Herrian baino okerragoak izan badaitezke ere, lanik gabekoen zenbakiak apalagoak dira: Alemanian %8,5, Frantzian %7,8 eta Erresuma Batuan %6,7.
(gehiago…)
Inertziaren hiru irtenbideak eta laugarren aukera bat
2009-04-23 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2181. zenbakian argitaratua)
ETA-ren aurkako azken polizia operazioak berriz jarri du agerian Espainia eta Frantziako segurtasun indarrek erakunde armatuaz duten kontrola. Kontrol erabatekoa? Ez da hala izango, bestela ETArenak egina luke eta, aldiz, hor jarraitzen du bere jardunean, hori bai, hainbat ahotatik entzun eta errealitateak erakusten duen legez, gero eta ahulago. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako barne ministroa gezurrerako eta amarrurako ondo prestatutako politikaria bide da, bere ibilbide luzeak ondo erakusten duen moduan, baina egia biribilak ere irristatzen dira bere berba jariotik: “Harrapatuko ditugu, ez izan zalantzarik”. Eta harrapatzen dituzte, gero eta azkarrago gainera. (gehiago…)
Tratu txarrak eta txosten onak
2009-04-09 // Politika // Iruzkinik ez
“Donostian sekulakoak jaso dituzte”, esan dit Hernaniko ezagun batek, joan den astean Polizia Nazionalak herri hartan atxilotutako zortzi gazteei buruz. “Madrilen, ordea, ukitu ere ez dituzte egin”. Aske geratutako Iñigo Urzelai atxilotuak askoz zehatzago kontatzen ditu jasandako tratu txarrak. Ez da kontu berririk entzun gaztearen ahotik, hamarkadetan behin eta berriz salatutakoak baizik.
(gehiago…)
Ibarretxe oposizio buru?
2009-03-10 // Politika // Iruzkinik ez
Bukatu da EAJren txanda eta PSE-EEk ekingo dio orain bereari. Patxi Lopezek azkar egin nahi du bidea eta Ajuria Enera laster iritsi. Horretan saiatuko ei da PPrekin, eta ez dirudi popularren aurrean gauza askotan amore ematekotan direnik, ez behintzat Arabako Diputazioa eta gisakoekin. Egunerokoan, ordea, derrigor nabaritu beharko da haien sostengua, bestela jai du. PPren konfiantza hori da: “Orain bai, tori, baina itxaron, beharko nauzu eta”. Inozoa litzateke legealdiari begira eskuartean duen gozokia lurrera erortzen uztea. Eta, jakina, Lopezek izango du bere beharra. Trago txar bat baino gehiago pasatu beharko dute PSE-EEn ikusmolde baskistena dutenek.
(gehiago…)
Ibarretxe eusten
2009-02-26 // Politika // Iruzkinik ez
Apal joan da kanpaina, honek ez du zerikusirik izan 2001ekoarekin, ez hautagaien arteko tentsioan, ez indarrean eta ezta irainetan ere. Ilegalizazioek ere, beren larritasunean, ez dute orduko girorik berpiztu. Hortik ere atera beharko dira kontuak. Azken egunotan, hala ere, eta batez ere jeltzaleen mesederako, goraka egin du tonuak. Eta horrela jarraituko du igandera arte, itxura guztien arabera, Juan Jose Ibarretxek bere deiadar larriarekin jarraitzen ez badu, EAJk jai izango baitu. Larritasun marka horrek bakarrik salba dezake PSE–PPren gehiengo osotik. Eta hala ere oso gaitz. Hilabeteetako kanpainan Ibarretxek, kirolari trebatuen modura, bere ahalegina ongi modulatu du eta azken txanpan gorantz jarraitzen du, eusten. Lopezek azkarregi ekin zion eta azken egunotan ahitu da. Prentsa komentario askotan partekatzen da ikusmolde hori.
(gehiago…)
Pablo Milanés Kubako iraultzaz kexu
2009-01-14 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Urtarrilaren 2tik aurrera abian da Kubako Iraultzaren 50. urteurrena, eta urtean zehar izango dira hainbat ospakizun gertaera esanguratsu hori ospatzeko. Ur sakonetan sartu barik, oraingoan Pablo Milanés abeslari kubatarraren adierazpenak ekarri nahi izan ditut lerrootara. Silvio Rodriguezekin batera, Kubako Troba Berriaren adierazle esanguratsuenetakoa izan da azken hamarkadetan, eta Euskal Herrian ere biziki ezagun eta erreferentziala, batez ere 80ko eta 90eko hamarkadetan.
(gehiago…)