Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Biluzik da Puigdemont
2018-01-16 // Katalunia, Nazioartea // Iruzkinik ez
Puigdemontek Bruselatik egin nahi du inbestidura saioko hitzaldia.
Carles Puigdemont, bera da oraindik Generalitateko lehendakaria Kataluniako gehiengoarentzat eta posible balitz gehiengo horrek hurrengoa ere bera izatea nahi luke. Posible balitz, baina gaurkoz ez da. Bakarrik faltako litzateke Espainiako Estatuaren borondate politiko eta demokratikoa. Eta horixe da, hain zuzen, ez dagoena. (gehiago…)
Iruñetik Irunera joateko, Gasteiztik azkarren?
2018-01-10 // Gizartea // Iruzkinik ez
Kantauri Itsasoa eta Mediterraneoa lotuko dituen ardatzean dago kokatua Iruñea-Gasteiz AHT proiektua. Prestazio Handiko Trena ere deitzen diote, baina izena eufemismo bat da, areago abendu amaieran Iñigo De la Serna ministroak Burgosen iragarri zuenean hiri hau eta Gasteiz batuko dituen AHT trenbide berriak ez duela salgairik eramango, horretarako trenbide zaharra erabiliko dela, oraingoa. Salgaiek nahikoa dute 90-100 km/h-ko abiaduran joatea, horretarako ez da abiadura handirik behar. (gehiago…)
Independentismoa estualdian
2017-12-21 // Katalunia // Iruzkinik ez
Gaurko hauteskundeak dira egiazko plebiszitoa inoiz baino gehiago eta bloke independentista eta unionista neurtuko dira lehenik. Partehartzea handitu egingo da asko: 2015ean %77,4ra iritsi zen eta oraingoan %85 ingurura ere iritsi daiteke, aurreikuspenen arabera. Unionismoaren burutazioak: “orain arte bada herritar multzo bat behin ere bozkatu ez duena eta horren gehiengoa guk eramango dugu”; beldurraren botoa da. Independentismoaren esperantza: “errepresioak haserre bizia ekarri du Kataluniako gizartera, hori da orain ikusiko dena, independentista ez den askok ere independentismoa bozkatuko du”; suminaren botoa da. 135 eserleku dira, beraz 68an da gehiengo osoa. Orain arte independentismoak 72 izan ditu.
Hiru alderdi buruan
ERC, Ciutadans eta JxCat ibiliko ei dira buruan, lehian batez ere lehen biak. Hau blokeko lehia da, baina ondoren gobernatu egin behar da, eta gaitz izango da edozein kasutan. Gerta liteke berriz CUP izatea gobernagarritasunaren giltza, batez ere independentistek gehiengoa lortzen badute, baina hala ez bada, giltza En Comúk izango du. Honek asko zabaldu dezake jokoa, orain ezinezko diruditen aukera transbertsalei ateak irekiz. Adibidez: independentismoak gehiengo osoa lortzen ez badu, ezin da baztertu ERC, PSC eta En Comúren arteko gobernu aukera bat. Gaitza, baina zeru-ertzean bada hori. Sinbolikoki indar handia izan dezakeen beste datu bat: azkena izateko aukera handiak ditu PPk.
Laino beltzak independentismoan
Hauteskundeetako emaitzak oso kontuan hartuz, baina garrantzia azken hiru hilabetetan jarrita egiten da ondorengo analisia, eta ez da baikorra, behintzat urriaren 1eko izpirituari begira: emaitza edozein izanda ere, erreferenduma eta independentziaren txanpa pasatu da. Independentistek gehiengo osoa lortzen badute, Errepublikaren bidetik edo autonomismotik jarraitzea erabaki beharko dute.
Urriaren 1eko indar sozial eta politiko itzel hura atzean geratuta, oraingo fase honetan errepresioa nagusitu zaio Errepublikari, eta autonomismoan jarraitzeko aukerak oso handiak dira, baita independentistak nagusi badira ere. Jardun moldea? Erreferendum adostuari dei egin bai, baina indarra gobernagarritasunean jarri, eta beti ere independentziaren estrategia birpentsatzeko denbora hartuz. Konfrontazio zuzena baztertuta, estrategia horretan desobedientziak indar handia izan dezake: posible ote da mugimendu sozial desobediente indartsu bat eratzea, erakundeak legaltasunaren ertzean jardunda? Gaitza, baina batek daki. Alternatiba prozesismoa da.
Urriaren 1ari begira begirada baikorrago bat. Oso gaitza izan arren ere, zer gerta liteke independentismoak botoen %50 gainditzen badu? Horrek esan nahiko luke herriaren gehiengoak Errepublikarekin jarraitzea eskatzen duela bigarrengoz. Independentismoak erabaki lezake berriz aurrera egitea, baina oraingoan ikasgai argi bat bereganatuta egin beharko luke: tamalez, ez da nahiko irribarreen iraultza eta dagoen indar politiko eta sozial guztia kaleratzea ezinbestekoa da, bere indar guztia erabiltzeko prest dagoen Espainiako Estatuari aurre egin nahi bazaio bederen.
Errepresioa eta noraeza, kanpainaren ezaugarri nagusiak
2017-12-19 // Katalunia // Iruzkinik ez
Zazpi indar nagusien ordezkarien debateetako bat.
Katalanek inoiz bizi izan duten hauteskunde kanpaina bitxiena eta tristeena amaitzen da gaur, inoiz baino zalantza gehiagorekin. Lehenik, estatuaren errepresioa bete-betean sartu zaie kanpainan: 155. artikuluak deitu ditu hautetsontziak oraingoan, espetxea eta erbestea bere epizentroan dira, eta baita debekua ere. Ez dago argi oraindik errepresio horrek emaitzekiko nori egingo dion mesede, baina dena aldatu du. Errepresioak, bortizkeriak, sufrimenduak, ohiko gatazka sozial eta politikoen pertzepzioa areagotu eta itxuraldatzen du.
Bigarrenik, independentismoa noraezean da, batez ere ez dakielako oraindik ongi zer, norekin eta nola. Argi baina, noraeza hori dator independentismoak Kataluniako historian goia jo ondoren edo oraindik puntaren puntan dagoenean. Noraeza hau, beraz, oso kezkagarria da prozesu independentistarentzat, baina ez da abiapuntu txarrena ere.
Emaitzek asko esango digute, baina Espainiako Estatuaren eta Kataluniako independentismoaren aldeko lehiak gori jarraituko du. Errepresioa mahai gainean jarriz, PdCATek eta ERCk uko egin zioten erresistentzia zibil eta baketsu gogorrari ateak irekitzeari: herritarrak ez dakigu, baina gobernuko alderdietako buruzagitzak bederen –eta baieztapen honi inongo kutsu txarrik eman gura barik– ez ziren prest horretarako. Hauteskunde hauek berehala deituz, bestalde, Espainiako Gobernuak ere erakutsi zuen bazuela beldurrik, ez zuela arrisku gehiegirik hartu nahi, ez zekiela zer atera zitekeen hilabete luzetako errepresio gogorraren zurrunbilotik.
Batera edo bananduak? Kanpainaurrean hauteskunde hauetako galdera giltzarrietakoa izan zen. Emaitzek esango dute asmatu zen ala ez, baina inpresioa dut kanpainak agerian utzi duela hobe bananduak elkarrekin baino. Badira batasun gune asko independentismoan, ohikoan ideologiez eta oraingoan errepresioz ere lotuak, baina baita desberdintasun ugari ere, eta batasunak desberdintasunak estaltzen dituenean, txarto. Batasun guneak ezinbestekoak dira, eta detektatu eta baliatu behar dira, baina haren gainean zamalkatzea beti da samurragoa; desberdintasuna kudeatzea da gaitzagoa, baina seguruenik hortik akuilatu behar da oraindik orain zerbait den Kataluniako Errepublika.
2015ekoa baino askoz plebizitu gehiago da hau. Independentismoaren garaipena da lortu duela Espainiako Gobernua klabe politiko horretara eramatea, teorian bederen orduko haiek hauteskunde normalak baitziren unionismoarentzat eta hauek erabat plebiszitarioak. Unionismoaren orain arteko garaipenik handiena da, kanpaina honetan lortu duela irudikatzea bera garaile izan daitekeela, eta hori oso garrantzitsua da, azken urteetan proces-ak berau politikoki eta sozialki zokoratua izan duenean.
Aukerak eta mehatxuak hor dira beti errealitatearen gainean dantzan. Independentismoak asko jokatzen du, baina hauteskunde hauetan ez da ezer hasi edo amaituko, hau beste urrats bat da egiazko Kataluniako Errepublikaren bidean; behintzat orain arteko prozesuak egiatik gezurretik baino gehiago izan badu eta, akatsak akats, zantzu asko dira pentsatzeko baietz, baduela.
Era batera ala bestera, honek parekotasun handiak ditu Ibarretxe-Mayor Oreja lehiakide ziren 2001eko EAEko hauteskunde kanpaina harekin. Ea emaitzetan ere hala den.
Nafarroako Ahal Dugu: leialtasuna eta traizioa
2017-12-12 // Nafarroako politika, Politika // Iruzkinik ez
Ezkerrean Eduardo Santos eta haren ondoan Laura Perez. (Arg.: Ahal Dugu)
Alderdietan beti da konplexua iritzi aniztasunari eustea eta Ahal Dugu ere ez da salbuespena alde horretatik, nahiz eta bere sorreratik argi irudikatu izan diren sektoreak eta ildoak. Haien eztabaida publiko eta bozketa molde berriek ere behartu izan dituzte beste alderdi batzuk beren jokamoldeak aldatzera, batez ere primarioen kontuekin. Baina jauntxokeriak ere hor dira dantzan, Madril aldera begiratzea besterik ez; Espainiako Estatua aldatzera etorri zirenak 78ko Erregimenaren atzaparretan amai dezakete ia oharkabean, M-15aren izpiritutik at ez baitago erregimen horrekin amaitzerik. (gehiago…)
Zergatik emango ditu hainbeste arazo euskarak, ezta Izquierda-Ezkerra?
2017-11-28 // Euskara, Hezkuntza, Nafarroako politika // Iruzkinik ez
Euskaldunontzat larria da zerrenda bakarraren gaian Nafarroan Izquierda-Ezkerrak hartutako jarrera. Gaur egun funtzionario izan nahi duten irakasleek bi zerrenda dituzte Foru Erkidegoan, gaztelaniaz eta euskaraz; hau da, euskalduna egon ahal izango da bi zerrendetan, baina horretarako bi proba egin beharko ditu. (gehiago…)
Katalunia, kronologiaren gaineko hausnarketa
2017-11-16 // Katalunia, Nazioartea // Iruzkinik ez
Urriak 1, Bartzelonako Sants auzoko eskola batean bozkatzen. (Arg.: X. Letona)
Irailak 29. Eguzkia atera gabe oraindik, treneko butaka erosoan nindoan urduri eta ikusmin itzelarekin, Bartzelonan zer topatuko zain, begiak orain paisaian orain mugikorreko albisteetan iltzatuta. Ostirala zen eta igandean erreferendumaren eguna; oraindik ezin nuen irudikatu nola egingo zen. (gehiago…)
Konfrontazio indartsurik gabe jai dago
2017-10-30 // Katalunia, Politika, Politika Espainia // Iruzkinik ez
Nola egiten da herrialde baten independentzia Mendebaldeko estatu batean metropolia aurka izanda eta biolentziarik erabili gabe? Ez dakigu, ez da inoiz halakorik bizi izan Mendebaldeko Europan. Katalunian ikusten ari gara hori eta independentismoaren urrats sendo bakoitzaren bueltan noraeza eta sendotasuna azaleratzen dira aldi berean, egin gabeko bide gaitz batean ezinbestekoa den moduan. (gehiago…)
Egun on, Errepublika!
2017-10-27 // EAE, Katalunia, Nazioartea, Politika, Politika Espainia // Iruzkin bat
Carles Puigdemont, urriaren 26an egindako agerraldian.
Listo, dena da prest independentzia aldarrikapenerako, baina gertatu arte, oraindik ere ezin sinetsi. Ez zen alperrik pasa urriaren 10a, eta are gutxiago urriaren 26a. Ez dakit independentismoaren bihotzak eutsiko liokeen hirugarrengo bati. Orain arte eutsi diona, ordea, Carles Puigdemont presidentea izan da, azken segundura arte gainera. Independentismoaren baitan ez da denen gustura aritu, baina bere irudia guztiz arriskatuz, erakutsi du lehendik ere argi zegoena: Espainiak 155. artikuluan duela burua eta ez negoziazioan. Puigdemont prest egon izan da hauteskundeen aurreratzea 155.arekin trukatzeko, eta hori bera traizio handia zatekeen independentismoaren zati handi batentzat. Bestelako balorazioez, gain, horra bere borondatearen froga. (gehiago…)
Errepresioa ala elkartasuna
2017-10-17 // Katalunia, Politika, Politika Espainia // Iruzkinik ez
Errepresioa. Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten espetxeratzeak beste jauzi bat ekarri du Espainiaren lasterketa errepresiboan, lehenbiziz espetxeratu baititu Kataluniako independentistak, kalean helburu horren aldeko manifestazioak egiteagatik. Errepresioak independentismoaren borroka areagotuko du orain, eta protesta esparrua independentismotik harago eramango du. Hobe hala ez balitz, baina Kataluniak ez du independentziarik lortuko Espainiaren errepresio maila handi bat gabe; ez independentzia, ez erreferendum adostu bat. Antza, Espainia prest dago 1936ko altxamenduaren espiritua berpizteko, oraingoan Kataluniako herriaren askatasunen aurka. Eta Espainiako gainerako erkidego guztiak? Eta Europa? (gehiago…)