Natura, Sailkatu gabea

Yosemiteko ur-jauziaren fenomenoa

Josune Gil

Estatu Batuetako Yosemite Parke Nazionalean urtean behin gertatzen den fenomenoa da gaurko argazkiaren protagonista eta turista ugari erakartzen ditu honek. Parke honetan dagoen ur-jauzi famatuan urtean behin fenomeno optiko bat suertatzen da, eta labazko ur-jauzi baten itxura du.

Yosemiteko Parke Nazionala Kalifornian dago, Estatu Batuetan. Urtero, otsailaren egun batzuetan, eguzkia mendebaldetik sartzean izpi batzuek uretan sortzen duten efektu optikoak eragiten du fenomeno hau. Estatubatuarrek efektu honi firefall deitzen diote (suzko ur-jauzia), eta urtero argazkilari pila bat gerturatzen dira Horsetail izeneko ur-jauzira. Horsetail “El Capitán” izeneko harkaitz-muinoan dago.

Fenomeno hau ikustea, hala ere, ez da oso erraza. Normalean otsaileko egun batzuetan bakarrik agertzeaz gain, beharrezkoa da elurra eta euria egiten duen negu edo udaberri borealean izatea, eta fenomeno hau ikusgarria izaten da eguzkia sartzen denean bi minutuz bakarrik, gutxi gora behera. Beraz, hau ikusi eta gozatzen duenak zorte handia duela esan dezakegu.

Argazkia: Flickr, Howard Ignatius

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.