Ezinezkoa da mundua edo bizitza urik gabe imajinatzea. Gizakiontzat ezinbestekoa den moduan animaliek ere urarekiko menpekotasun handia dute. Baina, badira urarekin bereziki gozatu eta bertan arrainen modura mugitzen diren animaliak. Gezurra iruditu arren, elefanteak dira ura asko atsegin duten animali horietako bat eta, horregatik, Tailandiako Khao Kheow zoologikoan elefanteak igerileku erraldoietan sartzen dituzte haiekin ikuskizun harrigarriak burutzeko asmoz. Igerilekuaren ertzean jolasean dabilen bitartean neskato batek igerilekuaren kanpoaldetik Saen Dao elefanteak uretan burutzen dituen akrobazien lekuko da.
Orokorrean, gizakiok ura eta itsasotik gertu egotea gogoko dugu eta, hortaz, ez da harritzekoa kostaldean artistek eraikiriko monumentu famatuak kokaturik egotea. Sirenatxoaren eskultura adibidez Kopenhageko monumentu famatuenetariko bat da eta ehunka turistengatik bisitatua da egunero. Aste honetan, ordea, itsasertzeko sirena honen edertasuna zapuztua izan zen, protesta moduan eskultura pintura gorriz estali baitute baleen ehiza salatzeko asmoz. Hala ere, autoritateen erantzuna azkarra izan da eta langileak lanean jarri dituzte Kopenhageko erreginari bere edertasuna lehen-bailen itzultzeko asmoz.
Zalantzarik gabe gizakiontzat ura ezinbestekoa da, bai egarria ase edo gorputza freskatzeko. Horrela, tenperaturak altuak direnean eta beroa jasanezina denean, ura gizakiaren ondasun preziatuenean bihurtzen da. Islamabadeko gazte hauek ur freskotan harturiko bainu batez gozatzen dute, egun hauetako tenperatura altuei aurre egin eta Ramadana hobeto eraman ahal izateko. Gazteak arropa eta guzti jaurti dira uretara bero itogarritik ihes egiteko asmoz.
Hala ere, uraren erabilera anitzen artean aisialdiarekin loturiko aukerak asko eta asko dira. Urarekin harremana duten kirolak asko dira, baina ezkonberri bikote honek eski akuatikoa aukeratu du haien ezkontza estreinatzeko. Beiruteko iparraldeko uretan senar-emazteek eskiak oinetan ipini dituzte eta eztei jantziak gainean dituztela urak eskainiriko abentura berri honetaz disfrutatzera abiatu dira. Kasu honetan, ura iheslekua izan ordez, zoriontasun estreinatu berriaren lekuko da.
Leave a Reply