Teknologia + Bitxikeriak

Moda-modako argazkiak

Andrew Medichini - AP

Auto-argazki edo “selfie” bezala ezagunak diren argazkien sukarra geroz eta handiagoa da. Azken urteetan mota honetako argazkiekin bete dira geure mugikor zein sare sozialak. Jada era guztietako auto-argazkiak ikusi baditugu ere, mota guztietako egoera zein pertsonaiekin, badira bereziki aipagarriak direnak eta horietako bat da gaurko argazkia.

Argazkian Marina Italiarreko bi soldaduk auto-argazki bat ateratzen ari dira, atzealdean Aita Santua dutelarik. Argazkia haien mugikorrekin ateratzen ari dira, eskuineko eskuarekin mugikorrari eutsiz eta kamerari irribarretsu begiratuz. Une horretan Aita Santua Vatikanoko San Petriren plazan itzuli bat ematen ari da, audientzia jeneral baten ostean.

Argazkia hau berezia da arraroa egiten delakoa soldaduak jarrera honetan topatzea. Soldaduen argazki gehienetan marinako kideak seriotasunez eta ia mugitu ezinik ikustera ohiturik gaude. Hala ere, soldaduek badute haien zereginetatik aldendu eta bizitza lasaitasunez bizitzeko aukera. Horrela, gazte hauek deskantsu eguna aprobetxatu eta Francisco Aita Santuari bisita egiteko aprobetxatu dute, etxera oroigarri berezia eramateko asmoz.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.