Teknologia + Bitxikeriak

Handitasuna

Sergei Ilnitsky - EFE

Haurren begietatik ikusita, mundua guztiz bestelakoa da. Pertsona helduentzat axolagabeak edo sinpleegiak diren gauzak magia bereziz ikusten dira etxeko txikienen begietatik. Gauzak horrela, irudimenak ikusminez beteriko begiradetan eragin handia duela eztabaida ezina da.

Honelakoa izango litzateke haurren begietara gehien asko hurbiltzen den argazki bat. Bertan, handitasuna da nagusi, izan ere, hegazkinaren handitasunak betetzen du laukiaren zati nagusiena. Gainera, esan beharra dago argazkian ageri den hegazkina ez da edonolako aparatua, Errusiak borrokarako erabiltzen duen hegazkin horietako bat baita eta horrek bereziago bihurtzen du tramankulu erraldoi hau.

Hegaletan eserita dagoen haurrak ahozabalik begiratzen du hegazkina. Begi horientzat txundigarria izan behar du horrelako zerbait gertutik ikusi eta ukitzeko aukera izatea. Hegazkinak zeruan barrena ikusten ditugunean sinestezina iruditzen zaigu lurrean ikusten ditugun aparatu erraldoi eta pisutsu berberak izatea. Hegazkinaren handitasuna gertutik ikusi ostean,  nork daki zenbat amets piztuko diren buru txiki horren barnean.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.