Asteko Argazkiak, Natura

Ama lurra

Ez da lehenengo aldia izango gure blogean animalien eta gizakien arteko harremanaren islada erakusten dugula. Urteetan zehar argazkilari askok gure animalienganako dugun irudia aldatzen saiatu dira, edo animalien alde ezkutuak erakusten ere, baita ere naturaren fenomenoak irudikatzen. Gaurkoan, natura-argazkilaritza aukeratu dugu, egunerokotasuna ez duen arren oso irudi izugarriak uzten dizkiguna eta utziko dizkiguna urteetan zehar, munduan barrena bidaiatzen duten eta fenomeno hauek harrapatzen saiatzen diren argazkilariei esker.

Lehenengo argazkian, tornado izugarria da protagonista. Irudian oso harrigarria ikusten da, baina mota honetatako tornadoak nahiko leunak izaten dira, eta ez dute naturan ondorio txarrik eragiten, argazkian ikusten diren nekazaritza-zelaietan bezala, zeintzuk tornadoa eta gero bere horretan geratu diren.

Argazkia: Jim Reed / National Geographic Creative


Aste honetan, ekainaren 8an, Ozeanoen Nazioarteko Eguna izan da eta honen omenean argazki hau aukeratu dugu. Izan ere, itsaso eta ozeanoen barren-barrenean aurki ditzakegun irudiak oso deigarriak dira eta guk gure begiekin ikusteko zailak. Beraz, askotan, benetako artelanak diruditen irudiak aurki ditzakegu. Honetan, artelan horietan egoten diren protagonista nagusiak aurki ditzakegu: Koralak. Irudian Australiako Koral Hesi Handia dugu, Australian dagoena, Queensland estatuan. Koralezko uharri hau munduko handiena da, 1.900.000 km²ko azalerarekin.

Argazkia: Andrew Watson / Getty


Ekainaren 5ean, Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna ospatu zen eta honen harira lehen esan bezala animalien alde ezkutuak irudietan agertzea posible egiten duten argazkilariei omenaldia egitea garrantzitsua iruditzen zaigu. Irudi honetan gure argazki bilduma askotan protagonista izan diren elefanteak ditugu, baina irudi hau ez da ohikoa: hezitako elefante bat erabiltzen dute, urmael batera eroritako beste elefante baten bizia salbatu ahal izateko. Basabizitzaren Santutegian (Pocharam) kokatutako urmael batean jasotako irudia da, Guwahatin (India).

Argazkia:  Anuwar Hazarika / Reuters


New Yorkeko Brooklyn auzoan sortutako ekimen batekin amaitzen dugu aste honetako bilduma txikia. Honetan, parte-hartzaile desberdinek beraien nekazaritza-teknika berritzaile eta bereziak aurkezten dituzte “Square Roots” izeneko programan, nun nekazaritza lantzeaz gain, salmentaz ere arduratu behar diren, hiri-nekazaritza deituriko honetan. Beraz, naturak gizakiengan duen eraginaz gain, guk ere naturan izan dezakegun eragina garrantzitsua dela argi dugu eta nahiz eta hau apurtzen dugun gure egunerokotasunean egiten ditugun ekintzetan, honelako plan eta programekin guk ere gure apurra jartzeko aukera izan dezakegu. Argazki honetan, Erik Groszyk nekazaria dugu, “Square Roots” plana osatzen duten 10 edukiontzietako baten jabea. Erikek, kontrolatutako nekazaritza hidroponikoaren teknikaren erabilerarekin hazten dituen urazak erakusten dizkigu irudian.
Argazkia: Reuters

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.