Natura, nazioartea

Naturaren haserrea

Egia da fenomeno natural asko ezin direla gelditu, ez oztopatu, ez bigundu, eta ezta ere saihestu. Horregatik, askotan gizakiek hondamendi naturalengatik beren bizimodua aldatzeko beharra ikusten dute. Munduko zenbait tokitan hori ohikoagoa izaten da, gune kritikoak baitaude nun lurrikarak eta tsunamiak ugariak izaten diren. Baita ere suteak edo uholdeak bezalako hondamendi eramangarriagoak ere irudi eta argazki ikusgarriak uzten dituzte. Jendea etxerik gabe geratzea edo lekuz mugiarazteko beharra izatea eragiten dute.

Beharbada, guk, gizakiok, hartzen dugun erabakietan, gure kontsumismoan, eguneroko bizimoduan… naturak ematen dizkigun kolpeen erruaren parte dago. Beraz, beharbada norbaitek esango luke naturaren haserrea dela batzuetan hau guztiaren eragile nagusia,

Japonian uholde bortitzak egon dira, nun dagoeneko 16 hildakoe eta 15 desagertu dauden, eta beste askok (gehienak nekazaritza eta abeltzaintza lurretan) beren etxebizitzak utzi behar izan dituzte. Lehenengo argazki honetan ikusten dugun bezala, etxebizitza bat erortzen ari da urak aurretik zegoen guztia eramanda.

Argazkia: Kazuhiro Nogi / AFP


Uraren kontra, lehorteak. Gertuago, Ebroren emaria bere minimoen azpitik dago orain eta Zaragozako zonaldetik pasata hau da ikus dezakegun irudia: lur leorra. Zonalde batzuetan oinez ibili daiteke oinak erabat busti gabe, ura ia ikusezina da, berez Espainiako ibai emaritsua izan beharko lukeenean.

Irudian, Zaragozako lagun bat ikus dezakegu txakurrarekin paseatzen, esan bezala bat ere busti gabe, zelai edo parke batean egongo balitz bezala, baina oraingoan Zaragozako Avenida del Pilarreko zubien azpian, ur pila bat egon beharko lukeen lekuan.

Argazkia:  Inma García


Uraren aurkari nagusiagoa oraindik, lehortea baino, beste bat da: sua. Honen protagonista nagusiak azken asteetan Portugalgo bizilagunak izan dira. Ekainaren erdialdean piztutako suteetan dagoeneko 60 hildako baina gehiago zenbatu dira eta oraindik ere bertan dabiltza bai suhiltzaileak eta baita ere natura babesteaz arduratzen diren beste hainbat eragile.

Irudian bizkor kamioi bat ikus dezakegu hondamendirantz gerturatuz, sua eta kea gutxitzeko eta itzaltzeko asmoarekin. Iberiar penintsularen barnean, Galizia eta Portugalgo iparraldean batez ere ia uda guztietan gertatzen dira honelakoak, nahiz eta batzuetan suteak nahita eragin izan diren.

Argazkia:  www.notigape.com


Beste alde batetik, Espainian gertatzen den bezala, udan batez ere lehorteak nekazaritzan eta abeltzaintzan eraginak izaten ditu. Ez da bakarrik ura edo suaren agerpena nabari, hauek eragiten duten elikagai eta landare falta, ekosistema osoen desorekaren sorrera… dakarte hondamendiek eta honela gertatzen da uda guztietan beroarekin batez ere Iberiar penintsularen barnealdean. Irudian Palentziako bi nekazarik lurra ikutzen dute, eta lehorte hori beren eskuetan nabaritu, lur horrek ezer onik ez dakarrela konsziente izanda.

Honelakoak hondamendi naturalak bezala hartzen dira ere, nahiz eta zuzenean naturarengan eta batez ere hizaki bizidunengan eragin bortitzik ez izan, pixkanaka eta batez ere zeharka, lehorte hauek eragin dezaketena are gogorragoa baita.

Argazkia:  F. Heras

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.