Asteko Argazkiak

Segundo kontua, besterik ez

Alaa Al-Faqir - Reuters

Argazkiak ateratzea da une perfektuak betirako harrapatzeko modurik erraz eta azkarrena. Izan ere, argazkiak abiadura handienean doazenak ere harrapatzeko ahalmen berezia du.

Gauaren iluntasuna apurtuz ibilgailu batek ziztu bizian gurutzatzen ditu Deraa hiriko kaleak. Ibilgailuaren argiek hiri suntsitu baten arrastoak agerrarazten ditu. Kolore gorrixkekin argiztaturik, eraitsitako etxeen ondareak ageri dira. Iluntasunetik ihesian ibili beharrean, gaueko bidaiaria nahigabetik ihesi dabilela dirudi.

Stringer – EFE

Kolore gorria nagusitzen da bigarren argazki honetan ere. Mendien berdetasunaren gainean, kolore gorri dun hauts batek zubi fin bat eratu du. Atzealdeko kolore horixkak zein zeruan geldirik ageri den helikopteroak pizturik dagoen sute baten berri ematen digute. Pentsatzekoa da, kolore nahasketa honi esker, suaren aurkako borroka errazagoa izango dela.

Charles Platiau – Reuters

Zubien tolestura bazterturik, ilara zuzenen txanda da oraingoan. Bata bestearen atzean eserita, mugikorren pantailekin zerura apuntatzen dutelarik, ilara perfektuak eratu dituzte herrialde desberdinetako armadetako ordezkari nagusiek. Konposizioa apurtzen duen bakarra lehen lerroko espontaneoa da, argazkiak atera beharrean, mugikorrean bilduriko argazki bilduma aztertzen ari da, argazki ikusgarririk atera duen jakiteko.

Patrick B. Kraemer – EFE

Argien jolasari esker efektu dobleak lortzea posible da ere. Kirolari honek uretan burutzen hari duen ariketaren mila argazki lortu ditzakegu. Argazki guzti horien artean, ordea, gutxitan lortu du argazkilariak kirolariari lagun bat ematea. Lagun berezi hau kirolariaren berdin-berdina da. Ez da izango bata bestearen erreflexua direlako, ez?

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.