Tentsioa airean egonda ere Erreferenduma ospatu zuten astelehenean Kurdistanen eta emaitzak oso deigarriak izan dira: %91ak eman du baiezkoa %72ko parte-hartzea izan duen galdeketan.
Bizilagunak eta baita ere Iraq-ekin harreman diplomatiko estuak dituzten zenbait herrialde (potentzia mundialak direnak) honen kontra agertu dira. Hala nola, Estatu Batuak, Errusia edo Iran, nahiz eta haien arrazoiak guztiz desberdinak izan. Herrialde horietako kargu garrantzitsuko zenbait pertsona  Kurdistango zonalde batetik bestera aritu dira bidaiatzen jendea atzera botatzen konbentzitzen saiatzeko, baina argi dago ez dutela beren helburua lortu.
Argi naturalarekin elikatutako irudi honetan lau pertsona ikus ditzakegu beren mahaietan edozein hauteskundeetako lana burutzen. Bertako batek gizon bati bozka nola eman behar duen erakusten dio eta lasaitasuna eta pakea islatzen direla esan genezake, inolako oztoporik gabeko bozkaketa sinple bat izango balitz bezala. Ezin dugu gure buruari beste galdera bat egin: Berdina gertatuko ote da igande honetan Bartzelonan?
Argazkia: Thaier Al-Sudani (Reuters)
Leave a Reply