nazioartea

India: Kaosaren ertzean

Amit Dave - Reuters

Gaur egun, Covid-19aren krisiak gogorren kolpatutako munduko herrialdeetako bat da India. Asiako herrialdea osasun-kolapsoaren ertzean dago, hildakoak nonahi pilatzen dira eta, oro har, gaixotasunaren aurka borrokatzeko tresnak falta dira.

Egoera erabat larria da eta gaixotasuna, geroz eta kontrolatuagoa egon ordez, aurrera doa, herrialdea kaos absoluturantz bultzatuz. Egun Indiak 18,5 milioi kasu erregistratu ditu eta hildakoak jada 205.000 baino gehiago dira. Izan ere, azken egunetan 300.000 kutsatze baino gehiago jakinarazi ditu Asiako estatuak. Egoera horren isla garbia dira Ahmedabaden ospitale baten inguruan hildako senide bat agurtzen ari diren bi emakumeak, osasun-langileek ohatila gorpu-biltegirantz bultzatzen duten bitartean.

Prakash Singh – AFP

Herrialdeko ospitaleak gainezka daude eta bertan lanean ari diren osasun-langileek adierazi dutenez, oheak libre gelditu arren, oxigenoa eta sendagaiak falta zaizkie birusaren aurka borrokatu eta bizitzak salbatzen jarraitzeko. Hain zuzen ere, kasu askotan, pazientearen familiako kideak dira etsipenak bultzatuta beste ospitale eta material biltegietara hurbiltzen direnak, gaixoek behar dutena aurkitzeko esperantzarekin. Hala ere, herrialdean azken egutena nagusitu den kaos egoeraren odnorioz, gaixoak ospitaleetara garraiatzea geroz eta zailagoa da. Argazkian Ghazidabaden emakume batek oxigeno bonbona bati esker arnasa hartzen ari da auto baten atzeko eserlekuan. 

Adnan Abidi – Reuters

India kolpatzen ari den Covid-19aren krisi dramatikoaren ondorioz errausketa-labeak bat-batean eta erlojuaren kontra eraiki behar izan dira hainbat eta hainbat hiri zen herrietan. Horregatik, parkeak eta hiriburuko beste eremu huts batzuk errausketak egiteko erabiltzen ari dira, hildakoen senideek parkeetako zuhaitzak moztu eta sua pizteko erabiltzen diztuztelarik. Irudian babes pertsonaleko ekipamenduak dauzkan familia batek New Delhiko errausketa-labe batean hileta zeremonia batean parte hartzen ari dira. Eskaera handiaren ondorioz, hildakoen familiek orduak itxaron behar dituzte euren senideak errausteko, heriotza-kopuruak etengabe gora egiten duen bitartean.

Niharika Kulkarni – Reuters

Hainbat faktoreen elkarketak eragin du pixkanaka herrialdea itotzen ari den egoera. Lehenik eta behin, populazioaren zati bat immunizatuta egoteak eragindako konfiantza-sentsazio faltsua aipatu beharra dago. Bestetik, azkenaldian txertaketak eragindako beldurraren eragina kontutan izatekoa da. Gainera, ekitaldi masibo eta jendetsuen antolaketa ez du batere pandemiaren zabalpena kontrolatu ahal izatean lagundu, Indian nagusi den merkatu beltzak baldintzatutako testuinguruan. Bien bitartean, dozenaka pertsonek Bombayko txertaketa-zentro batean Covid-19aren kontrako txertoa jasotzeko esperoan daude, txertaketa etengabeak herrialdearen egoera laster hobetzen lagunduko duelakoan.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.