Natura, nazioartea

Infernu kolore

Laranja, gorria, grisa. Horiek dira Kalifornian egun hauetan argazkiek harrapatu dituzten kolore nagusiak: suaren gorri eta laranja; kearen eta hondakinen grisa. Izugarrizko hondamendia izan dira Kalifornian izandako suteak, eta gainera dagoeneko 23 hildako eta 200 desagertutako inguru daude. Kalifornia, Estatu Batuetako Estatu jendetsuena da, eta hala nola, Sonomako hirian soilik 25.000 biztanleek beren etxeak utzi behar izan dituzte.

Guk aukeratutako argazki hau Orangen ateratakoa da, bertan helikopteroak sua itzaltzeko lanak betetzen ditu. Hala ere, Kaliforniako Sonoma kostako konderria izan da sutea gehien sufritu duena. Orange Santa Ana konderrian kokatuta dago, Kaliforniako kostan ere, baina Sonoma baina askoz hegoalderago. Oso bortitza izaten ari da geografikoki, dagoeneko ia 70.000 hektarea erre direlako eta Estatu guztian zehar 22 sute banatuta daudelako.

Suhiltzaileen lana oso zaila izaten ari da eta eraginak hain txarrak izan dira, haize bolada bortitzek sua itzaltzen eta kontrolatzen galarazten dutelako. 5 urteko lehorteetatik oraindik osatu gabe daudela, orain Kaliforniako biztanleek beren ingurua inoiz baino lehorrago ikusten dute: infernu kolorearekin gainera.

Argazkia: Mike Blake (REUTERS)

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.