Atzo, hilaren 23a, Esker emate eguna ospatu zuten urtero bezala Estatu Batueko herritarrek. Egun honetan, New Yorken beti desfile deigarria antolatzen da Central Park famatutik Six Avenue ezaguneraino. AEBn eta Kanadan ospatzen den jaiegun tradizionala da hau, eta bertan familia eta lagunen artean festak, afariak eta jaiak egiten dituzte eskertzeko dagoen guztiagatik eskerrak emateko haien artean.
Macy’s denda-kateak antolatzen duen esfile honetan puzgarri izugarri handiak egon dira, marrazki bizidun eta pertsonai ezberdinenak: hala nola, Pikachu, Bob Esponja edo Angry Birds. Irudi honetan ikusten da puzgarri hauek hiriko etxe-orratzekin egiten duten kontraste izugarria, hare handiagoa bertan desfilea ikusten egon diren herritarrekin egiten dutena, Paddington hartzarena kasu honetan.
Gaur, azaroaren ostirala dela eta, Black Friday famatua ospatzen dute han ere, nun dendari eta enpresa handiek deskontu handiak egiten dituzten Gabonetara begira etekinak ateratzeko… Eta zorionez edo zoritxarrez, guganaino iritxi den ohitura bihurtu dena.
Argazkia: Brian R. Smith (AP)
Leave a Reply