Royal Society-k (mundu osoko elkarte zientifiko garrantzitsuenetakoak) urteko zientzia-argazki onenak aukeratu ditu, 1000 argazkiren artean. Bertan 1995an atera zen argazkia saritua izan da, baina aurten eskaneatu dena. Bertan ezohikoa den zatiketa da nabari hizotzean, bi aldetara zabaldua izan delako gertatu da, eta hizotz kuboen forma originala sortu du. Gainera, hegazkinak eta bere isladak tamaina nolakoa den jakiten laguntzen digu. Argazki honek sari orokorra lortu du, Lurraren zientzien eta klimatologiaren arloko lehen sariaz gain.
Argazkia: Peter Convey
Zientziaren beste arlo bati begira, astronomiaren munduan abenduan ilargiaren txanda izan da berriro ere. Superilargia ikusi ahal izan zen munduko zenbait lekutatik abenduaren 3an, eta honek ere beti bezala irudi ikusgarriak utzi ditu munduko parte askotan. Superilargia Lurra eta ilargia elkarretik gertuen dauden momentuan sortzen da eta irudi honetan, adibidez, Liberty Buildingaren (Bufalo, New York) gainean dagoen Askatasunaren Estatuaren atzean ilargiak efektu ikusgarria sortzen du.
Argazkia: Julio Cortez, AP
Eta nola ez, zientziari begira ezin ziren falta gure ekosistemetako protagonista nagusiak zerutik ateratako argazkietan are miresgarriagoak bihurtzen direnak. Aukeratutako honako honetan atentzio berezia jarri behar da bertako animaliak bereiztu ahal izateko. Hain txikiak ikusten diren uretako bizidun horiek, baleak dira, beluga espeziekoak konkretuki (gure buruan irudikatzen ditugunak baina txikiagoak direnak eta zoritxarrez ia desagertzeko zorian daudenak). Bertako irudian Kanadako kostaldean daude belugak, Nunavuten.
Argazkia: Florian Ledoux (National Geographic)
Aitor
Izotz, h gabe
Jgil
Milesker iruzkinagatik.