Sailkatu gabea

Badoaz gabonak

Berriro ere errutina, berriro ere urtarrileko aldapa igotzearen txanda iritsi da. Erlijio kristauaren ohitura hau gure kulturaren barren-barrenean sartuta dugularik, dagoeneko agur esan beharra diogu, unibertsitateko azterketengatik, dieta eta ariketa egiteko promesa berri horiengatik, oparietan joandako gastu horien guztiak berreskuratzeagatik, eta urtarrilean geure buruei esaten diegun gauza guzti horiengatik aldatzeko beti bezala.

Badoaz gabonak eta horrekin batera argazki gutxi batzuen aukeraketa txiki bat utziko dugu, azken aste hauetan egondako momentu edo egunetako isla direnak. Hala nola, hauxe. Urtarrilaren 6ko loteriaren ospaketarena hain zuzen, bere sari handiena geure artean zenbaitek disfrutatuko dutena, eta Bilboko Deusto auzoan saldutakoa. Argazkian El Pais egunkariko argazkilariak emakumearen poztasuna harrapatu du, zein ziurrenik telefonoz albiste hori bera ospatzen ari den.

Argazkia: Fernando Domingo-Aldama (El Pais)


Berriro ere elurra eta eguraldi txarra, azken boladako argazkien artean protagonistak. Oraingo honetan Espainia mailan zenbait zonaldetan elurrak errepideetako itxierak ekarri ditu, eta baita ere Euskal Herrian. Bertako argazkian Madrilerako bidean AP-6 errepidean sortutako auto-ilarak eta kaosa ikus ditzakegu. Eurragatik sortu ziren izugarrizko auto-ilara Errege eguneko goizetik, eta bertan orduak pasa eta gero irtetzea lortu zuten autoek, trafikoa ohikoa den egunean.

Argazkia: EFE


Egun bat lehenago, zenbait tokitan ospatzen den Errege gaua berezia dugu argazki honetan. Honekin batera urtero egoten dira zenbait gatazka (hala nola Madrileko kabalkadan aurten Drag Queenen karrozarekin egondako eztabaida), baina egia bakarra da etxeko txikiak direla bertako protagonistak eta egun horiek benetan disfrutatzen dituztenak (ia bakarrak).

Irudian Madrilgo desfilearen argazkia dugu, nun bertakoek euritakoaz baliatu behar izan zuten eta batez ere lehen esan bezala, umeak benetako protagonistak diren.

Argazkia: Kike Para


 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.