Asteko Argazkiak, nazioartea

Kaleak

Gure herri eta hirietako kaleetan, urrutira joan beharrik gabe, edozein eskinatan aurki ditzakegu irudi polit edo deigarriak, zerbait transmititzen dutenak. Aste honetako bilduma txikian gaurkotasuna baztertu eta hiri-argazkilaritza protagonistatzat zenbait irudi deigarri aukeratzea erabaki dugu.

Lehen argazki honetan, naturaren eta naturaren babesleen aldeko Mexikoko protesta batean herritar batek ateratako iudia dugu. Protagonista bezala neskato bat dugu, helduen hanken altueraren aurrean bere txikitasunean handi.


Brasilgo Sao Paulo hirian ateratako argazki honetan, irudiaren balorea eta aukeraketa egin izanaren garrantzia kontrastean dago: arkitekturaren iluntasunaren eta naturaren argi eta koloreen arteko kontrastean ain zuzen ere, munduko hiri gehienetan gertatzen den moduan.

Argazkia: ??


Argazki honetan tristura transmititzen da, zuri beltzean egoteak momentuari intentsitatea ematen dio. Bi gizon ikusten dira elkarri bizkarra ematen eta isiltasunean pentsatzen arituko balira bezala, kale zahar eta zikinean. Gainera, argazkia Grezian eta krisialdian aterata dagoela jakinda, hau pentsatzera bultzatzen digu ere.

Argazkia: Stelios Efstarhopoulos


Batek daki, arratsalde partean aterata dagoen argazki hau, baina trena hartzeko presa handia duten herritarrak harrapatu ditu hemen argazkilariak argien eta itzalen jokoan, Argentinako Buenos Aires hiriko geltoki batean. Herritarrek daramaten presa hori argazkilariak momentua harrapatzeko ere izan duela dirudi, konposaketarengatik eta argazkia oker egoteagatik.

Argazkia: @fotoviajando (Tumblr)

Bilduma txiki hau eta gero ikus eta frogatu dezakegu edozein lekutan eta edozein momentutan aurkitu dezkegula gure kameran barneratuta egotea merezi duen irudia.

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.