Teknologia + Bitxikeriak

Udaran etxe osoa igerilekura

STR, AFP

Bero-boladak udako gauza tipikoenetariko bat direla ukatzerik ez dago. Tenperaturek gora egiten dute etengabean eta gizakiei beroaren aurkako gerran ideiak amaitzen zaizkie. Horregatik, beroa jasanezin bihurtzen denean neurri bereziak hartzea ezinbestekoa da.

Igerilekuak beroa ekiditeko irtenbide freskoenetariko direnez Txinako Chongqing udalerriko hiritarrek ideia bikaina izan dute. Bainujantzia jantzi eta aulkiak eta mahiak hartuta igerilekuan murgildu dira. Irudian ura ezabatuko bagenu, egongela batean aterata izan den argazki bat dela irudikatuko genuke. Izan ere, onartu beharra dago mahiak eta aulkiak igerilekuaren alboan ikustera ohituagoak gaudela, igerilekuaren barnealdean baino.

Ura gerriraino edukitzea ez da nahikoa argazkiko protagonista batzuentzat eta, horregatik, argazkiko emakumeek burua zapiekin estali dituzte, eguzki izpien beroa baztertzeko asmoz. Gorputza fresko-fresko edukitzerakoan, denbora pasatzeko modu bat baino ez da falta. Horretarako, Chongqing-go herritarrak domino jokoa hartuta sartu dira igerilekura, une ezin freskoago honetaz gozatzeko prest.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.