Milaka istorioren narratzailea da itsasoa, munduko bazter askotara iristen denez gero. Normalean lasai eta apala bada ere, noizbehinka bere boterea erakusten du, uren azpian ezkutatzen duen indarra ahaztua izan ez dadin. Argazkian tifoi batek Japongo herrixka arrantzale txiki batean altxaturiko olatua. Portuko horma irentsita, itsasoak barruan ezkutaturiko indarra agerian utzi die japoniarrei.
Itsasoa altxor preziatu da, baina gizakiok gutxiegi mimatzen dugu batzuetan. Eskerrak argazkian ageri den boluntarioa bezalako pertsona arduratsuek mundua hobeto zaintzen duten. Boluntario honek Hong Kongen gertaturiko palmazko olioaren isurketa baten arrastoak garbitzen ari da, hondartza eta itsasoek gizakion arduragabetasuna sufritu ez dezaten.
Hala ere, itsasoak honako irudi paregabeak oparitzen dizkigu egunero. Eguzkia ezkutatzen denean eta eguna amaitzear dagoela honako irudi politak sortzen dira Sicilian. Zerua eta itsasoa kolore horixkez tindatzen dira, hondartza egun bati amaiera perfektua emateko. Hortaz, ez da harritzekoa ordu honetan oraindik hondartza jende gainezka egotea, naturak eskainiriko opari hau galtzea bekatu bat delako.
Azkenik, itsasoa entretenimendurako leku perfektua dela esan beharrik ez dago. Asko dira itsaso zabalen uretan gizakiak burutzen dituen ekintzak, baina Skutsjesilen lehiaketan parte hartzen duten itsasontziak ikustea baino gauza ederragorik ez dago. Herbehereak inguratzen dituzten uretan ikuskizun honetaz gozatzeko aukera izan dute egun hauetan. Ikusleak barku txikiagoetan hurbildu dira, ikuskizunaz haien ontzietatik disfrutatzeko prest.
Leave a Reply