Ziurrenik zuetako edonork ikusiko zuen dagoeneko argazki hau. Eta hau ez bada, auto honen edo Guardia Zibilaren beste autoren baten patua irudikatzen duen argazkiren bat bai.
Zenbait ordu geroago, egoera lasaituta, dagoeneko Kataluniako demokraziaren aldeko mobilizazioen sinbolo bihurtu den autoa erretiratu zuen garabiak. Irudia, Bartzelonan aterata dago, atzo, irailaren 20an. Goizean atxiloketak izan ziren Erreferendumaren aldeko politikariei zuzendutakoak, eta egun guztian zehar herritarrak ez ziren gelditu, ezta gauean ere.
Argazkilariaren identitatea aurkitu ez dugun arren, esan beharra dago gizartearen egoera eta bere testuingurua modu perfektuan irudikatzen jakin duela. Gainera, bisualki irudia ia perfektua dela esan genezake, goian ezkerraldean dagoen akatsa kenduta. Konposizioa zuzena eta simetrikoa da eta jendeak autoa inguratuta deigarriagoa egiten du honen eta gainean daudenen protagonismoa. Irudi honek herri katalanaren nahia eta jarrera erabat irudikatzea lortu du.
Leave a Reply