nazioartea, Politika

Birmania, berriro indarpean

Birmaniako manifestariak moja zonbiz mozorrotuta. EFE

Birmaniak urtebeteko emergentzia egoera deklaratu berri du, demokrazia kulunkan jarriz. Asiako herrialde honetako indar militarrek boterea bereganatu dute estatu kolpe baten bidez, hauteskunde-iruzurra argudiatuz. 2020ko azaroan izandako hauteskundeetan Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel Sariak eta bere alderdiak (LND) gehiengo absolutua lortu zuten, 2015an hasitako agintaldian (azken 25 urtetako lehena) lortutako boterea berretsiz. 

Zauritutako gizon bat, poliziaren kargen ondoren. KAUNG ZAW HEIN / ZUMA PRESS / CONTACTOPHOTO

Birmania diktadurapean izan zen 1962tik (estatu-kolpe baten eraginez) 2011ra arte eta, orain, iragan horren arrastoak agerian geratu dira bertakoentzat. Hala ere, urte horretan bertan eman ziren aldaketak militarrek heurek egindakoak izan ziren, gobernatzaileen artean  Thein Sein ordezkari moderatuak martxan jarritako erreforma-ekonomiko eta sozial sortaren bidez. Haien artean ere prentsa askatasunaren aldeko neurriak hartu eta preso politikoen askapenaren bidez, baina oraindik ere urtetako errepresioarekin amaitu gabe.

Nazioartean begi onez ikusi zuten aldaketa hori eta hare gehiago 2015an, herrialde asiatikoan demokraziaren lehen pausuak agertu zirenean, Suu Kyiren alderdiaren garaipenarekin. Hala ere, militarrek ondo lotuta utzi zituzten zenbait kontu 2008ko konstituzioaren erreformaren bidez . Hala nola, momentu horretatik aurrera, parlamentuaren eserlekuen %25a militarrei esleituko zitzaizkien etorkizunean egingo ziren hauteskunde guztietan. 

Protesta baketsuak Birmanian. THUYA ZAW/ZUMA WIRE/DPA

2015an, Bakearen Nobelaren garaipenarekin, aldaketa asko espero ziren, batez ere pobreziaren aurkako borrokan (Birmaniako herritarren %26a pobrezian bizi da). Horren ordez, etnia eta talde erlijioso ugari bizi diren herrialdean, horietako zenbait errepresioan, azken urteotan basakeriak sufritu dituzte behin eta berriro, rohingya komunitatearen aurka, batez ere. 2017ko udan, 700.000 baino gehiagok ihes egin behar izan zuten Bangladesh aldera, armadak burututako hilketa eta erasoen eraginez. Soilik martxoaren 3an ia 40 pertsona hil ziren protestetan, gehiengoak poliziaren tiroketengatik.

Otsailean izandako protestetan lanean zeuden zenbait kazetari epaitu dituzte egun hauetan Birmaniako tribunaletan, berriro ere zenbait hamarkadetan bizitako diktadura gogoraraziz. Horien artean, APko Thein Zaw argazkilaria, 3 urteko espetxe zigorra jaso lezakeena. Otsailaren 1etik, 40 kazetari atxilotu dituzte Birmanian (guztira 2.045 atxilotu izan dira eta horietatik 1.726 oraindik espetxeratuta jarraitzen dute)dagoeneko. Hori gutxi balitz bezala, pasa den astean agintariek zenbait komunikabideei (horien artean Myanmar Now, Mizzima eta Khit Thit News tokiko komunikabideak) emandako lizentziak baliogabetu dizkiete.

Birmaniako manifestariak moja zonbiz mozorrotuta. EFE

Orain, estatu kolpearen aurka borrokatzeko eskatu du Suu Kyiren alderdiak. Indarretik kendu diren zenbait karguk osatutako Gobernu zibilak, berriz, “reboluzioa” deitu du, “demokrazia berritzeko, hamarkadetan zehar sufritu duten etnia eta erlijio talde gutxituen indarrak batuz”. Militarrek dute orain herrialdearen gidaritza, Min Aung Hlaing generala buru dutela. “Benetako” hauteskundeak deituko dituztela aitortu duten arren, urtebeteko emergentzia egoerak ez du konfidantza eman bertakoen artean, nun hau guztia gaur oraindik ezaguna egiten zaien. Azken hilabeteetan ematen ari diren egoerek iraganaren ohiartzunak ekarri dituzte eta urteetan emandako diktaduraren arrastoak inoiz baino gehiago begien bistan utzi dute errepresioa ez dela amaitu Birmanian. 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.