Milaka erabaki garrantzitsu hartu daitezke egunero, baina gaurkoan Kataluniako herria izan da protagonista nagusia. Erabakitzeko eskubidea defendatzeko asmoz Kataluiniako herria kaleetara irten da indar polizialen mehatxuari aurre eginez. Hautestontziak eta botoa emateko txartelak polizien aurka borrokatu dute gaur eta, herritarrei babesa eskaintzeko asmoz, suhiltzailek aurpegia eman dute.
Bigarren erabaki hau beldurrarekin lotu dezakegu. Altuera handiei beldurra dietenei ezinezkoa irudituko zaie Txekiar Errepublikatik datorren irudi hau. Funanbulista batek akrobaziak burutu ditu Pragako plaza nagusi batean. Hanka-hutsik eta soka mehe baten gainean, gizon honek grabitatea desafiatu nahi izan du.
Kiroletan ere erabakiak hartzen jakitea ezinbestekoa da, emaitzak bikainak eskuratu ahal izateko. Surfean, esaterako, itsaso zabalean olatu perfektuak bilatzeko begi on bat behar da. Pauline Adok 2017 Cascais Women’s Pr lehiaketan parte hartu du Portugalen. Argazkia ikusita, argi geratzen da surflari frantsesak begi bikaina duela eta ikuskizun bikaina oparitu duela ur portugaldarretan.
Mundua, ordea, ez da erabakiekin amaitzen, aurrera jarraitzen du. Alemaniako hauteskundeetan herritarrek botoa emateko aukera izan zuten irailaren 24ean. Botoak bildu ostean, orain hauteskunde-kanpainako gauzak biltzeko unea da, kaleak berriro normaltasunera itzul daitezen. Irudian ikus daiteke nola Alemaniako berdeen alderdiko kartel bat kaleetatik nola kendu duten.
Leave a Reply