nazioartea

Lapurturiko jolasak

Caren Firouz – Reuters

Kolore marroiko pareten artean haur txiki bat ageri da. Eskuineko eskuan makila darama eta, pausu batzuk aurrerago, gurpil mehe bat lurrean noraezean. Honelakoak dira kale bakartietan lapurturiko jolasak.

Etxeko soberakinak jostailuetan bihurtzen direnean sortzen dira honelako egoerak. Kasu hauetan, panpina edo margoekin amestea debekaturik dago eta baloi baten jabe bazara pribilegiatutzat hartu dezakezu zeure burua. Baina jolasak ez dira irudian falta diren gauza bakarrak. Haur txiki baten oin biluziek txirotasunaren alarma pizten dute.

Egoeraren larritasunaz konturatzeko, haurraren ingurura begirada azkar bat botatzea nahikoa da. Kalean inor gutxi dabil eta kalean ikus daitezkeen gauza bakarrak bi eskorga zahar dira. Bakardadea da irudiak transmititutako sentsazio nagusia.

Oinutsik eta lurreko hautsak zikinduriko arropekin umea jolasean dabil. Inguruko egoera egunerokotasun luzearen parte dela erakusten du honek, umearengan harridurarik sortzen ez baitu. Zeinek daki zenbat urteetan jarraituko duen haur honek errealitate bortitz eta itzal honetan bizirauten.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.