Negarrak sorturiko malkoek etsipen ibaiak marrazten dituzten ume honen aurpegian. Malkoak ilara finetan jauzten dira begi gazte eta distiratsu hauetatik. Gazteak izan arren, begi hauek sufrimendu, heriotza eta bortizkeria gehiegi ikusi eta sufritu dute.
Begiak ez dira bisitarien aurren barreneko sentimendu eta nahiak azaleratzen dituzten bakarrak. Erdi irekita umeak bere esku txikia erakusten du, zerbait eskatzeko keinua eginez. Hala ere, umearen aurpegiak keinu honi esanahia ematen dio: mundu osoari etsipenez eginiko erregu bat da. Garai latzak bizi dituzten lekuetara laguntza iristen denean honelako keinuak behin eta berriz errepikatzen dira, pertsona heldu eta gazteetan, bazter guztietan.
Argazkiko protagonista umea bada ere, bere atzean famili asko pilatzen dira laguntza dakarren kamioiaren inguruan. Haien begietan esperantza izpi bat antzeman daiteke, lau gurpil hauen gainean kaxetan pilaturik datorren laguntzak eraginda.
Kamioiaren inguruan, ordea, hutsik dauden eskuak asko dira, gehiegi kamioi bakar batentzat. Hortaz, zorigaitzez, esku horietako asko hutsik eta gosez geldituko dira hurrengo argi itxaropentsua lau gurpilen gainean azaltzen den arte. Baina, noiz gertatuko ote da hori? Zeinek daki. Ahalik eta lasterren izatea espero dugu.
Leave a Reply