Asteko Argazkiak

Kaosa

Stringer Network – Reuters

Egoera kaotikoek gure begien arreta erakartzen dute, nahasteari zentzu bat aurkitu nahiak bultzatuta. Hala ere, bi motako egoera kaotikoak bereizi daitezke: kaos bisualak edo kaos psikologikoak. Lehenengo argazki hau lehenengo kaos motaren barruan sartzen dela esan daiteke. Pilatutako telebistek mendi bezalako bat osatzen dute. Mendiaren aurrean, langile bat bere bizikletarekin bikleta gorri, urdin, beltz eta urdinen multzoaren aurretik igarotzen da argazkia atera den unean.

Lee Jin-Man – AP

Bigarren argazki hau kaos bisualaren adibide perfektua da. Gabonetako argi zuriak era perfektu batean ordenaturik daude ilaretan. Bere distira indartsuak, ordea, atzekaldearen beltzutasunarekin kontrastea eragiten du, ikusleak ikusten duenean kaosa sortu. Argi eta bonbila dantza honen artean Seuleko Gabonetako Jaildian bisitarik batek argazki bat ateratzen ari da, kaos perfektu hau harrapatu nahiean.

Abbas Momani – AFP

Hirugarren argazki hau, berriz, aurretik aipatutako kaos psikologiko horren adibide garbia da. Gizarte baten ideia kontrajarriak aurrez aurre ipintzen direnean sortzen dira honelako gatazkak. Azkenaldian, Israelgo kaleetatik horrelako irudiak iristen dira egunero. Israelgo kaleak guda zelaitan bihurtu dira. Bertan, sua, armak eta biolentzia neurrigabea egunero nahasten dira.

Amit Dave – Reuters

Kaos guzti honen artean ordenak ere bere lekua merezi du, ikusmenera ekartzen duen atsegina zalantzagabea baita. Argazkian hinduak hauteskundeetarako botoa emateko lokal baten aurrean ilaran ageri dira. Ilaran egoteaz gain, haien jazkeran eta janzkeren koloreak, naranjak, oreka eta orden sentsazio lasaigarri bat eragiten du. Nolanahi ere, seguru eskuetan dauzkaten botuetan konsensua ez dela hainbestekoa.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.