Askotan aspalditik datozkigun tradizioak onartzen ditugu gure errutinaren barnean. Phagwa edo Holy jaialdiaren kasua da hau. Jarraitzaile hinduek kolore bizietako hauts batzuekin estaltzen dituzte haien gorpuak, egun batez errutinarekin apurtu eta haien sinesmenei lekua egiteko. Izan ere, jaialdi koloretsu honek balore irmoak ekartzen ditu gaurkotasunera Abeer izeneko hautsaren bitartez.
Martxoaren 8an, urtero moduan, Nazioarteko Emakumearen eguna ospatu zen. Irudi honek, ordea, gogorarazten digu emakumeen borroka ezin dela urtero egun bakar batekin laburbildu, hori baino askoz ere gehiago dela. Martxoaren 8tik egun batzuk igaro dira eta Argentinan, beste hainbat lekuetan bezala, borrokak jarraitzen du. Aurpegian emakumearen sinboloa margoturik daukan emakume honek, esaterako, abortu legearen aurkako kontzentrazio baten parte hartzen ari da, bere eskubideak defendatzeko.
Iraganean atzera eginez, herri baten historian zein bihotzetan data batzuk markaturik gelditzen dira. Gaur, Martxoaren 11ean, 14. urtez Madrilgo atentatuetako biktimak oroitu eta omendu dituzte. Hiriburuko agintariek, ereinotz hostoekin eginiko koroekin eta begirada goibelekin oroitu dituzten duela 14 urte bizitza galdu zituztenak. Oroitzapen horien artea, bakea eta errespetu eskaerak nagusitu dira biktimen oroigarriaren azpian.
Munduko beste bazter ahaztu batean, emakume batek denboraren joanari so egiten dio, haren inguruko errealitatetik ihes eginez. Inguruan dauzkan zakar eta hondakinen artean eserita dagoen bitartean, begirada galduarekin erreparatzen dio munduari. Begirada galdu eta jakintsu horretan nahasten dira Gauhatitik, Indiatik, datoz orainaren eta etorkizunaren inguruko gogoetak.
Leave a Reply