Sailkatu gabea, Uncategorized

ASTEKO ARGAZKIAK, ASTEKO GARRANTZITSUENA

Women flash victory signs during a demonstration as part of International Women's Day on March 8, 2017 in Diyarbakir. / AFP PHOTO / ILYAS AKENGIN

Ainara Berges

Ohikoa den moduan, asko izan dira azkeneko zazpi egunetan argazki kamerek harrapaturiko irudiak. Horregatik, gaur argazkiak era inprobisatuan ateratzen dituzten argazkilari ospetsu zein anonimoak omendu nahi ditugu. Izan ere, prestaketa lan handienak dituzten argazkiak ez dira beti argazki onenak.


Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a mundu osoan ospatu ohi den eguna da. Zalantzarik gabe, emakumeak dira egun honetako protagonistak. Ospakizun, manifestaldi eta kontzentrazioek egun honetako egitarauak betetzen dituzte, baina badira inprobisatuak eta bihotzetik ateratzen diren aldarrikapenak ere. Esaterako, argazki honetako emakumeek garaipenaren ikurra eginez ospatzen dute egun hau. Haien aurpegiek gauza desberdinak transmititzen dituzte: poza, askatasuna, lasaitasuna, adorea, harrotasuna, … Sentipen desberdinak izan arren, elkarrekin gauza bera ospatu nahi dute: emakumeak direla eta haien eguna dela.

Argazkia: Ilyas Akengin, AFP


 

12.03.2017 2

Yasuyoshi Chiba – AFP

Ilargira bidai

Bigarren argazki honek prezisioa eta argazkilariaren maisutasuna agerian uzten ditu. Argazkian ageri den hegazkina lur hartzeko prestatzen ari dela dirudi, ilargira buruturiko bidaiari amaiera emateko. Hala ere, jakin badakigu, oraindik behintzat, ezinezkoa dela hegazkinez ilargiraino iristea eta ezinezkoa dela ere bertan lur hartzea. Beraz, baliteke, argazkilariak argazki honen bitartez amets bat errealitatera hurbildu nahi izatea, oraingoz ezinezkoa dirudien amets hori noizbait errealitate bihurtuko dela iragarriz. Gainera, argazkiari esker, ilargia uste duguna baino gertuago daukagula sentitu dezakegu.


 

12.03.2017 4

Joseph Eid – AFP

Kaosaren lasaitasuna

Argazki honek lasaitasun une bat harrapatzen du. Argazkiaren erdian adineko gizon bat ageri da. Hankak gurutzaturik dauzkan bitartean, eskuekin egurrezko pipa bat eusten dut. Bere aurpegia ikusita pentsakor dagoela dirudi, kezkatuta balego bezala. Gizona dagoen gela eta inguruari erreparatzen badiogu segituan ulertuko dugu gizon honen jarrera. Inguruan dauzkan suntsipena eta hondamendia ikusirik, harritzekoa da gizona lurrean etzanda negarrez ez ikustea. Badirudi, hondakin eta suntsipen horren azpian oraindik esperantza apur bat ezkutatzen dela.


 

12.03.2017 3

Sergio Barrenechea -EFE

Kolore gorriaren indarra

Kolore gorriaren konnotazioak oso anitzak dira: maitasuna, odola, heriotza, sua, arriskua, debekua, indarra, … Konnotazio hauetako askok errazten digute zapata gorri hauek helarazi nahi duten mezua ulertzea: indarkeria matxistarekin amaitu nahi dugu. Madrilgo Puerta del Solen erditik mundu osora mezu bat bidali nahi baita zapata pilaketa honen bitartez.  Zapatez gainera, itzalita dauden kandelak eta eraila izan den emakume baten izena ikusten dira. Kale erdian botatako gauzen multzo honek nazka eta nekez beterik dagoen mezua helarazten du: ez dugu indarkeria matxista gehiagorik nahi!


Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.