Asteko Argazkiak, nazioartea

Ramadan munduan zehar

National Geographic aldizkariko 2017ko Bidaia Argazkilaritza Sariak  izan dira berriro ere, eta bertan izugarrizko artelanak aurki ditzakegu. Oso zaila litzateke guztien artean bat aukeratzea, baina Ramadam-aren hasierarekin hau hautatu dugu asteko laburpenaren protagonista bezala.

Irudian, Yakartako (Indonesia) Istiqal mezkitan, Asiako hegoaldeko mezkita handienean, emakume ugari ikusten dira errezatzen, Ramadam hilabetearen lehenengo egunetako batean, 2016an.

Argazkia: Pradeep Raja 


Ramadanarekin jarraituz, argazki honekin Gaza hiriraino goaz. Irudian, musulman palestindar bat dugu Coraan liburu sakratua irakurtzen al-Omari mezkitan. Argazkilariak ikuspuntu zenitalarekin jolastuz irudi ederra lortu du, nun liburuaren orriak eta xehetasunak aurrez aurre geratzen diren, eta ikuslearen begirada bereganatzen duten.

Argazkia: AFP


Tradizioa tradizio izanda ere, erlijioak eta kulturak teknologia berriengatik eraldatuak izaten ari direla, edo behintzat noiz behinka irudi kuriosoak uzten dizkigutela ez da gauza berria. Hemen, bi neskato ditugu mugikorrarekin selfie bat ateratzen Ramadanaren lehenbiziko egunean, Indonesiako Baiturrahman de Banda Aceh mezkitan. Irudi deigarria honelako tradizio indartsuko ekitaldi batean, eta are gehiago mezkita baten barruan.  Gainera, irudia bera aztertuta, kolore txuri-urdinek eta lausotasunarekin eta gardentasunarekin jolasteak argazkiari kalitatea ematen dio.

Argazkia: Chaideer Mahyuddin / AFP

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.