Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak “Errespetucop” robota aurkeztu zuen René Cassin sarien banaketan. Euskal Herriko sentsibilitate guztiak errespetatuak izan daitezen, “egokiak ez diren” aldarrikapenak kentzeko programatuta dago. Aipatutako ekitaldian, euskal preso politikoen eskubideen aldeko banderola baten aurrean nola funtzionatzen duen ikusi ahal izan zen: indarkeriarik erabili gabe, mehatxu soil eta aspergarriekin funtzionatzen du “Errespetucop”ek. Zenbait adituren ustez Iñigo Urkulluren antz handiegia dauka eta horrek nahasmena eragin dezake ordea. “Bai zera”, erantzun du robotaren sortzaileak: “Nork nahastuko ditu robot bat eta gure lehendakaria, ez dute ba-te-re antzik”.