Adin txikikoez abusatzeagatik ‘House of cards’ telesailetik kanporatua izan ostean, Kevin Spacey aktoreak badauka enplegu berria: Espainiako fiskal nagusi izatea eskaini diote, lan horretarako “perfil oso aproposa” daukala argudiatuta. Spaceyk izan ditu beste eskaintza batzuk ere, hala nola, Donostiako gotzain izatea, baina bere agenteak dioenez ez zuen “beti pertsonaia bera jokatu nahi”. Honenbestez, aurki hasiko den denboraldian independentistak kartzelaratzen arituko da. “Lan zikinenak hartzen ditut beti”, baieztatu dio Beranduegiri.