Athletic-ek San Mames leporaino bete eta gero, ezinegona sortu da mugimendu feministaren baitan. Lehenbizikoz ikusi du futbol mundutik albiste pozgarriak etor daitezkeela, eta estrategia aldatzera behartu ditu horrek. “Jada ez dakigu matxiruloen kartzela heteropatriarkala den, edo ahalduntze eta askapen fronterako arma bat”, esan digu Pikara magazineko Patri Arkatuarenak”. Martxoaren 8an, jai eguna dugula aprobetxatuz, kedada bat egingo dugu San Mames alboko “Gol” tabernan, Ligako partida telebistaz ikusi eta etorkizuneko pausoez hausnartzeko.