Olentzero tripaundiaren flowak gero eta itzal handiagoa egiten diela-eta, Errege Magoek marketin-estrategia berritzailea prestatzeari ekin diote hurrengo Gabonetarako, haur zein heldu harrapatzeko helburuarekin: zaldi kottauen gainean beharrean, segway-z etorriko dira; azukredun gozokien ordez MDMA...
Author: argia
The Barbie Kahlo hemen da
Zorionak eta kosmopaletismo berri on!
Arnaldo Otegik salatu du EH Bilduren egoitzatik EAJren aurkako argudioen karpeta lapurtu dutela

Aurrekontuetan jeltzaleekin adostasunik lortu ez dutenez, elkarren aurkako adierazpenak egiten hasi dira EAJ eta EH Bildu, baina ezkerreko subiranisten koalizioak problemak dauzka: desagertu egin da EAJren aurka azken hamarkadetan erabili izan dituzten argudioak jasotzen...
Txapela jantzi duen arte jende ugarik ez zekien Onintza Enbeita bertsolaria zenik

Hamaika saltsatako perrexila izateak hori dauka, jendeari ezinezkoa zaiola zure aurpegi guztiak ezagutzea. Fenomeno hori are nabarmenagoa da protagonista denean modako telebista aurkezlea, Onintza Enbeitari gertatzen zaion moduan. Politikari madrildarra eta Bruja Lolaren fan...
Espraiak ez du begirik
Jeltxaleta
“Euskal Herria ez dago salgai” eslogana baztertu dute herri mugimenduek aurtengo Durangoko Azokaren ondoren

Herri mugimendu guztiek ohar bateratua argitaratu dute abenduaren 10ean, Durangoko Azokaren biharamunean, erabaki garrantzitsu baten berri emateko: “Euskal Herria ez dago salgai” eslogana behin betirako alboratuko dute, aurten Landakon saldu den guztia ikusirik. “Bai,...
%2853 hazi da semea Athletic-eko jokalari bihur daitekeela uste duen aiten kopurua

Sabin Etxeak gidatu duen ikerketak erakutsi duenez, Bizkaian %185 hazi da semea Athletic-eko jokalaria izatera hel daitekeela uste duen guraso kopurua. Taldea erakusten ari den jokoa da erantzule nagusia. “Ikusi al duzue nola jokatzen...





