Author: argia
XXI. mendeko predikuak
Katalanak ez omen dira espainiarrak

Istilu Franco izan dira Katalunian demokraten eta besteen artean. Hango herritarrek borra kolpeak hartzeko zaletasun makurren bat dutela baztertuta –gauza arraroagoak ikusi dira, zer nahi duzue–, Beranduegik Xavier Letonia nazioarteko berriemaile oso berezia igorri...
‘Handia’-ren arrakastaren ondoren, NBAko hainbat talde protagonistan interesatuta

Telefono deiak jasotzen hasi da Eneko Sagardoy, Handia filmean Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren papera jokatzen duen aktorea, filma estreinatu denetik. “Chicago Bulls taldekoek deitu zidaten lehenbizi, pibot baten bila dabiltzala eta ea interesatuta...
Benetako fatxada bat
Eta zu… ilargiari begira
Kataluniakoa konponduta: EAJk bere burua eskaini du bitartekariarena egiteko

EAJk, Salburuan eguraldi ona egin duela aprobetxatuz, esan du bera prest dagoela dena konpontzeko, eta denek hartu dute arnasa. “Uf, EAJren bitartekaritza eskaintzarekin lasaitu ederra hartu dugu”, azaldu du karriketan protestan astebete daraman Jordi...
Zozoak beleari esandakoa irain arrazista ote den ikertuko du fiskaltzak
Bizkaiko Txorierri eskualdean gertatu da ustezko delitua. Naturaz gozatzen ari ziren dozenaka lekukok entzun dute zozoak beleari ozenki eta maltzurkeria apur batez esandako iraina, irakurleen sentiberatasuna ez mintzeko hemen errepikatuko ez duguna.




