Category: Denok gara ETA

Hernanin Belen Estebanen panpin bat erreko dute San Juan suan, Altsasuk kendu dien protagonismoa berreskuratu nahian

Azeri dantzari elementu berriak gehitu dizkiote, gaiztoenen zerrendan berriz sartzeko lehian

Hernaniko Udalak kexa formala aurkeztu die Espainiako komunikabideei, azken urteetan Gipuzkoako herri horri buruz apenas hitz egiten dutelako eta aldiz, ia egunero Altsasuri buruzko albiste edo erreportajeren bat publikatzen dutelako. “Dena ez da Altsasu”...

Jarrai-Segi

FARCen bidetik, kirol talde bihurtzea erabaki du ETAk

Lehen entrenamenduetan ETAren defentsa gogorra nabarmendu dute ForoCocheseko kirol adituek.

Izena aldatzeaz batera futbol taldea sortuko duela iragarri du FARC gerrilla ohiak, eta horrek inbidia sortu du nonbait. “Kolonbiako bake prozesu eredugarriaren ispiluari begira, lan ildo berria irekitzea deliberatu dugu: kirola”, dio ETAk Beranduegiri...

Jarrai-Segi