Malagako herri bateko putzura erori zen haurrari buruz Euskal Telebistak eman duen informazio kantitatea ikusirik, Gipuzkoako Erraustegiaren aurkako mugimenduak erabaki du Zubietakoaren ezaugarriak dauzkan erraustegi bat Andaluziako putzu batera botatzea. “Beste bide guztiak jorratu...
Category: Erraustegia maitasuna da
Asensiok ongietorri ofiziala egin die flisch-eko plastikoei
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua Zumaiako flisch-ean izan zen atzo, itsas labarrean dagoen plastiko mordoari harrera egiteko. “Ongietorri gure kostaldera, plastikozko botila, zorro eta txankleta”, hasi zitzaien. “Zuen borondate onari esker Zubietako errauskailua...
Zubietako erraustegian kanpoko zaborra erretzeak “turismoa erakarriko du” Gipuzkoako Aldundiaren arabera
“Zaborra ez da bakarrik etortzen, ekarri egin behar da, eta horrek inpaktu ekonomiko positiboa eragingo du ostalaritza sektorean”, esplikatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek prentsa ohar batean. Azken berrien arabera, Gipuzkoak ez du nahikoa...
Zerk eragin du Usurbilgo beheraldi masiboa? Hona hipotesi ausartenak
Hainbat egunez komunismoa nagusi izan zen Usurbilen joan den astean, herritarren hesteak arinduz jostatu zen birus bati esker. Batzuek gaitzaren jatorriari azalpena bilatzeko erabili dute barneak husten eta beste inora joan ezinik bakargelan emandako...
Gipuzkoako Aldundiak Sopelako piromanoa fitxatuko du hondakinak errausteko
Donostiako epaitegi batek erabaki du 2013an erraustegia bertan behera uzteko erabakia bertan behera uztea, baina beste epai batek bertan behera utzi du 2016aren bukaeran erraustegi berria lizitatzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak emandako baimena. Laburbilduz: dena...
Erraustegirik ez dute egingo Zubietan, proiektuaren aurkako lipdubaren ondoren
“Bagenekien lipduba tresna garaitezina zela, baina ez genuen lehenago atera nahi, honelako bideoen inpaktua kontrolaezina delako eta beldurra ematen zigun”, adierazi du Zigor Zubieta usurbildarrak. Euskal Herrian egin den 253.062 lipdub honek mugarri berria...
Gipuzkoa Zutik… makuluei esker
2058. urtean gaude. Gipuzkoak baditu jada bost erraustegi, lau superportu eta hiru metro linea. Herritar batzuek, ordea, ez diote gizarte justuago baten alde borrokatzeari laga nahi, eta Benidormetik bueltan “Gipuzkoa Zutik” kanpaldia antolatzeari ekin...
Erraustegiaren aldeko hipsterrak, tendentzia berria Gipuzkoan
“Ni lehen nengoen erraustegiaren kontra, mainstream bihurtu aurretik”, adierazi dio kazeta honi Ricardo Gibelalde 40 urteko nerabeak. Bera eta beste zenbait gipuzkoar –oso gutxi, egia esan, abangoardiak hala izaten dira– konturatuta daude hemendik aurrera...
“Erraustegiko keak birikak garbitzen ditu”, dio Iñaki Arnasagasti espezialistak
Berriki zabaldu den ikerketa zientifi-zientifiko batek frogatu duenez, errauskailu moderno baten tximinia da bizitzeko lekurik osasungarriena. “Asteasuko familia oso bat eduki dugu bi urtez holako batean sartuta eta ateratakoan birikak garbiago zeuzkaten ez-erretzaile batek...
Organikoaren kubora botako dituzte Arrasaten eta Zumaian itxura “garbia” ez duten pertsonak
Arrasate eta Zumaiako kaleetan kartelak jartzeko aukerak asko murriztu dituzte txukuntasunaren izenean. Orain, bi herri horietako udalek hurrengo urratsak iragarri dituzte: itxura “garbia” ez duten pertsonak hondakin organikoen kubora botatzeko kanpaina abian jarriko dute....